174/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Ikerketa Kriminalaren Arloaren antolaketa egitura

    1. artikulua. Ikerketa Kriminalaren Arloa.

      Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

      1. Informazio Dibisioa.

      2. Polizia Zientifikoaren Dibisioa.

      3. Polizia Judizialaren Dibisioa.

      4. Sostengu Teknologikorako Taldea.

      5. Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea.

    2. ATALA

      Informazio Dibisioa

    3. artikulua. Informazio Dibisioa.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Informazio Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

      1. Azterketa eta Inteligentzia Brigada.

      2. Ikerketa Taldea.

    4. artikulua. Azterketa eta Inteligentzia Brigada.

      Azterketa eta Inteligentzia Brigadari dagokio poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Inteligentzia planak eta informazioa lortzeko programak prestatzea, informazio behar orokor edo berariazkoen arabera.

      2. Foruzaingoko oinarrizko inteligentzia eta informazioa zentralizatzea eta beste bide batzuetatik sartzen dena bideratzea, polizia lana delituei aurrea hartzera eta argitzera orientatuz.

      3. Foruzaingoko gainerako unitate organikoei laguntza ematea analisi eta prospekzio teknikak erabili behar diren arloetan.

      4. Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

    5. artikulua. Ikerketa Taldea.

      Ikerketa Taldeari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Herritarren segurtasunaren arloko prebentzio lanetarako, ordenari eusteko eta delituei aurre egiteko interesgarri izan daitekeen informazioa lortzea, baita inteligentzia planek zehazten dutena ere.

      2. Informazioa ustiatzea, prozedura espezializatuak erabili behar direnean edo agintariek ezartzen dutenean.

      3. Foruzaingoko gainerako unitate organikoei eta, bereziki, Polizia Judizialaren Dibisioari sostengu espezializatua ematea.

      4. Beste informazio unitate batzuekin harremanak izatea eta lankidetzan aritzea ekintza terroristei, talde biolentoei eta sistemaren aurkako taldeei aurrea hartzeko eta herritarren segurtasuna babesteko.

      5. Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

    6. ATALA

      Polizia Zientifikoaren Dibisioa

    7. artikulua. Polizia Zientifikoaren Dibisioa.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Zientifikoaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

      1. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

      2. Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.

    8. artikulua. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

      Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Begi-ikuskapen tekniko-polizialei dagokienez Polizia Zientifikoaren Dibisioak dituen eginkizun guztiak zuzenean burutzea.

      2. Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.

      3. Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

    9. artikulua. Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.

      Laborategiko Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Honako gai hauen inguruan Polizia Zientifikoaren Dibisioari dagozkion eginkizun guztiak zuzenean burutzea: identifikazioak, balistika, ebidentzia zientifikoen tratamendua, eta, oro har, peritu-txostenak egiteko behar den guztia.

      2. Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.

      3. Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

    10. ATALA

      Polizia Judizialaren Dibisioa

    11. artikulua. Polizia Judizialaren Dibisioa.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Judizialaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:

      1. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

      2. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

      3. Laguntza Brigada.

      4. Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada.

      5. Osasunaren kontrako Delituen Taldea.

      6. Delitu Informatikoen Taldea.

    12. artikulua. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

      Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio ordena sozioekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun Publikoaren kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera agintzen zaizkion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR