172/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa

    1. artikulua. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloa.

      Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

      1. Bide Segurtasuneko Dibisioa.

      2. Atestatu eta Ikerketa Brigada.

      3. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

      4. Bide Hezkuntzako Taldea.

      5. Ibilgailuetako Delinkuentziaren Taldea.

    2. ATALA

      Bide Segurtasuneko Dibisioa

    3. artikulua. Bide Segurtasuneko Dibisioa.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Bide Segurtasuneko Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

      1. Bide Segurtasuneko 1. Taldea.

      2. Bide Segurtasuneko 2. Taldea.

      3. Bide Segurtasuneko 3. Taldea.

      4. Bide Segurtasuneko 4. Taldea.

      5. Bide Segurtasuneko 5. Taldea.

      6. Radar Taldea.

      7. Garraio Taldea.

    4. ATALA

      Atestatu eta Ikerketa Brigada

    5. artikulua. Atestatu eta Ikerketa Brigada.

      Atestatu eta Ikerketa Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Atestatuak egitea eta zirkulazio istripuak ikertzea.

      2. Bide segurtasunaren inguruko eginkizunetan laguntzea eta herritarrei arreta egitea arlo horren gaineko kontuetan.

      3. Bide segurtasuna hobetzeko azterlanak egitea.

      4. Agintari judizial eta fiskalei laguntzea trafiko istripuekin zerikusia duten gaietan, eta eskatzen zaizkion txosten teknikoak egitea.

      5. Lan istripuak ikertzea eta haien gaineko instrukzioak egitea, beste polizia unitate batzuekin elkarlanean.

      6. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    6. ATALA

      Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloari atxikitako beste unitate batzuk

    7. artikulua. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

    8. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

      1. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloko buruari laguntzea dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen.

      2. Trafiko eta garraio arloetan administrazio baimena eman aurretiko txostenak prestatzea.

      3. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloko zerbitzuen plangintza operatiboa.

      4. Bide segurtasuneko kanpainak ezarri eta garatzen direnean, trafikoko agintaritzari laguntzea eta beste zerbitzu batzuekin koordinatzea.

      5. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak egiten dituen operazio eta ekintzetan parte hartzen duten unitate operatiboak koordinatzea.

      6. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    9. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta unitatearen eginkizunak eta tamaina kontuan harturik, Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea kabo baten agintepean egonen da.

    10. artikulua. Bide Hezkuntzako Taldea.

      Bide Hezkuntzako Taldea unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Bide hezkuntza gizartearen arlo guztietan erakutsi eta sustatzea.

      2. Bide hezkuntza sustatzen laguntzen duten jarrera, jokabide eta balioak ikasgeletan eta, ondoren, maila praktikoan sartzea.

      3. Trafikoko araudiarekin loturiko ezaupide teknikoak eta ohiturak gizarteari eta giza-talde guztiei erakutsi eta haiengan bultzatzea.

      4. Nafarroako Foruzaingoaren irudia eta haren eginkizunak herritarrei ezagutaraztea, Nafarroako gizarteari zerbitzu hobea ematearren.

      5. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    11. artikulua. Ibilgailuetako Delinkuentziaren Taldea.

    12. Ibilgailuetako Delinkuentziaren Taldea unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Ibilgailuak identifikatzeko ikerketak egitea.

      2. Gidariak identifikatzeko ikerketak egitea.

      3. Ibilgailuen legez kontrako trafikoa.

      4. Bide segurtasunaren arloko delituetan eta trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboetan behin baino gehiagotan erortzen direnak ikertzea.

      5. Eginbide judizialen instrukzioak egitea, zerbitzuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR