172/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 4ko 535/2007 Foru Agindua aldatzen duena; horren bidez Erakunde Ordaintzailearen Segurtasun Batzordea sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 4ko 535/2007 Foru Aginduaren bidez, Erakunde Ordaintzailearen Segurtasun Batzordea sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 22ko 132/2011 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 4ko 535/2007 Foru Agindua aldatu zen, Batzordean Koordinazio Ataleko burua eta Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burua sartzeko eta Barne Kontrolerako Atalaren izena aldatzeko, hortik aurrera Barne Auditoretzako Atala deitzen hasi baita.

Uztailaren 1eko 10/2011 Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez sortutako Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan aldaketa batzuk egin zirenez, baliabide beharren gaineko ekintzak betetzeko asmoz, 2011ko azaroaren 28ko Zuzendaritzaren berrikuspen aktaren 25. erabakiarekin bat, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 31ko 51/2012 Foru Aginduaren bidez berriz aldatu zen abenduaren 4ko 535/2007 Foru Agindua.

Erakunde Ordaintzailearen Segurtasun Batzordearen eraketan eta funtzionamenduan inplikaturik dauden unitateetan beste pertsona batzuk izendatu zituztenez, beharrezkoa izan zen abenduaren 4ko 35/2007 Foru Agindua aldatzea, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretura egokitzeko, horren bidez Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua ezarri baitzen, eta uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretura egokitzeko, horren bidez departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 17ko 300/2012 Foru Aginduaren bidez egin zen aldaketa.

Azkenik, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiaren egituran gertatutako aldaketak direla eta, beharrezkoa da azken aldaketa bat egitea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 4ko 535/2007 Foru Aginduan, Erakunde Ordaintzailearen Segurtasun Batzordea sortu zuen horretan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak ezarritako egiturara egokitzeko xedearekin. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 16o 145/2014 Foru Aginduaren bidez egin zen aldaketa.

Uztailaren 22ko 8/2015 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen. Geroago, Landa Garapeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR