17/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Next Generation Bulegoaren eta Kontu-hartzailetza Nagusiaren izenak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 17/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Next Generation Bulegoaren eta Kontu-hartzailetza Nagusiaren izenak aldatzen dituena. ZIOEN AZALPENA

Otsailaren 3ko 6/2021 Foru Dekretuaren bidez, abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua aldatu ziren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura eta haren egitura organikoa ezarri zituztenak, hurrenez hurren.

Aldaketa horren bidez Next Generation Bulegoa sortu zen, zuzendaritza nagusiaren maila duena. Horren ondorioz, garai bateko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiaren izena eta eginkizunak aldatu behar izan dira: orain Kontu-hartzailetza Nagusia deitzen da, baina zuzendaritza nagusiaren maila mantentzen du.

Dena dela, ikusita Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legean adierazitakoa, akatsak sor litezke Next Generation Bulegoaren zuzendaritza edo Kontu-hartzailetza Nagusiaren zuzendaritza betetzen duten pertsonak goi karguak ote diren interpretatzeko orduan. Horregatik, unitate horien izena aldatzen da, garbi uzteko unitate horiek zuzendaritza nagusiak direla eta, horrenbestez, hango titularrak zuzendari nagusiak direla.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR