17/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita langile autonomoei laguntzak emateko prozedura, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuan araututakoa betez. DDBN identifikazioa: 505958.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 17/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita langile autonomoei laguntzak emateko prozedura, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuan araututakoa betez. DDBN identifikazioa: 505958. ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurriak onesten dira koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru lege-dekretu hori apirilaren 29ko 4/2020 Foru Lege-dekretuak aldatu zuen ondoren, zehazki bosgarren xedapen gehigarriak, 3/2020 Foru Lege-dekretuaren 2. artikuluari eragiten dionak.

Neurri horietako bat da laguntzak ematea Nafarroako langile autonomoei, baldin eta haien jarduera enpresariala edo profesionala bertan behera gelditu bada edo murriztu bada COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu zen alarma egoeraren ondorioz; laguntzen xedea da haien egoera ekonomikoa suspertzen laguntzea osasun egoera hobetzen denean.

Arau horretan gaikuntza ematen zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari laguntza horiek emateko prozedura foru agindu baten bidez garatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da langile autonomoei laguntzak emateko prozedura ezartzea, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuan araututakoa betez.

Laguntza horiek bi motatakoak izanen dira:

  1. 2.200 euroko laguntza, ohiz kanpoko prestazioa, hots, COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko presako neurri bereziei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 17. artikuluan arautzen dena, aitortua dutenentzat.

  2. 700 euroko laguntza, ohiz kanpoko prestazioa lortu ez badute ere, osasun krisiaren ondorioz, gutxienez, fakturazioaren %30eko murrizketa izan dutenentzat foru agindu honen 2. artikuluko 2.1.2 apartatuko b) letran aipatzen diren epeetan.

    Nolanahi ere, laguntza hori 800 eurokoa ere izan daiteke, eskatzailearen familia-unitateko kide guztien errendimendu garbien batura kontuan hartuta, foru agindu honen 3.2 artikuluan adierazten den moduan.

    Laguntza hauek zuzenak eta ohiz kanpokoak dira, eta zuzenbide publikoaren menpeko prestazio ekonomikoen izaera dute, apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuaren 2.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    2. artikulua. Onuradunak.

    1. Honako pertsona fisiko hauek eska ditzakete laguntzak:

  3. Langile autonomoak.

  4. Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak, dagokion araubide berezian norberaren konturako langile gisa sartzea hautatu dutenak.

  5. Langile autonomo sozietarioak, nortasun juridikorik gabeko entitateetan edo merkataritza sozietateetan lan egiten dutenak.

  6. eta c) letretako langileek 1. artikuluko a) letran aipatzen den 2.200 euroko laguntza baizik ez dute eskatzen ahalko.

    2. Langile horiek, laguntzak eskatzen dituztenean, baldintza hauek bete beharko dituzte, berariazkoak nahiz orokorrak:

    2.1. Berariazko baldintzak, laguntza motaren arabera:

    2.1.1. 1. artikuluko a) letran jasotako laguntza eskatzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  7. Aitortua izatea ohiz kanpoko prestazioa, COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko presako neurri bereziei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 17. artikuluan arautzen dena. Laguntza eskaerari prestazio horretarako eskubidea aitortzen duen ebazpena erantsi beharko zaio.

  8. Konpromisoa hartzea alta emanda egoteko Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko araubidean eta ekonomia-jardueren gaineko zergan Nafarroan 12 hilabetez, 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 17. artikuluan zehaztutako ohiz kanpoko prestazioa bukatu eta biharamunetik aurrera. Konpromiso hori laguntza eskaerarekin batera aurkeztu behar den erantzukizunpeko adierazpenean jaso beharko da.

  9. Eskatzailearen familia-unitateko kide guztien etekin garbien batura ez izatea, eskaera egin aurreko hilabete naturalean, zenbateko hauek baino handiagoa:

    I) Oro har, muga izanen da hileko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (hemendik aurrera OAEAPa) halako lau.

    II) Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitatearen kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko. Guraso bakarreko familia-unitateen kasuan, OAEAPa 0,15ekin biderkatuta handituko da seme edo alaba bakoitzeko.

    III) Muga hori OAEAPa 0,1ekin biderkatuta handituko da familia-unitateko kide den eta 65 urte baino gehiago dituen pertsona bakoitzeko.

    IV) Familia-unitateko kideren batek deklaraturik baldin badu %33ko edo goragoko desgaitasuna, mendekotasun egoera edo lanean aritzeko modu iraunkorrean ezgaitzen duen gaixotasun frogatua, aurreikusten den muga OAEAPa halako bost izanen da, ezertan galarazi gabe haren kargura dagoen seme...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR