17/2017 FORU LEGEA, abenduaren 27koa, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, IRAKASKUNTZAKO FUNTZIO PUBLIKORAKO SARBIDEA ARAUTZEN DUENA.

HITZAURREA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak –horren bidez onesten da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da– ezartzen dute zer sistema aplikatu behar den besteak beste Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko irakasleen kidegoetako parte izan nahi duten izangaiak hautatzeko. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan betetzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Estatuko arau horiek, funtzio publikoari dagokionez ezarritakoaren arabera.

Araudi hori aplikatzean, behin eta berriro eta salbuespenik gabe baliatu da hautapen-sistema bat, oinarri hartu duena lanpostuak Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritako hizkuntza eremuen arabera betetzeko behar diren hizkuntza eskakizunen zehaztapena.

Hautapen prozesuen kudeaketa-sistema horren arabera, deialdi ezberdin eta berezituak egin ohi dira, epaimahai berariazkoekin eta ezberdinekin, Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza erkidego bakoitzari zuzenduak, halako moduan non ekuanimitatea bermatzen baita, eskola erkidegoa mesedetzen baita eta irakasle kidegoetako parte izan nahi dutenen aukera berdintasuna ahalbidetzen baita bi hizkuntzak ez dakizkitenentzat.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da hautapen sistema hau foru lege mailako arau baten bidez zehaztea. Helburua da Foru Komunitatearentzat, bertako herritarrentzat eta irakasle kidegoetan sartu nahi duten pertsonentzat hain garrantzitsuak eta hain erroturik dauden eskubide batzuk mantentzea eta sendotzea, hori guztia aldatzeak eskubide horien urraketa baldar bat ekarriko bailuke.

Artikulu bakarra.

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak irakasle ez-unibertsitarioen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen da otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR