17/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2016ko otsailaren 3an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak hastea xedatu zen (494.682.000 euro gehienez). Orain Nafarroako Zorraren 24. obligazio-jaulkipena egiten da, 150.000.000 euro, osotara; mugaeguna 2028ko otsailaren 19a da.

Gobernuaren erabaki horrek, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, erabaki horren 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak, eta ahalmena ematen zaio kontseilariari erabakia betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Ministroen Kontseiluak, 2016ko otsailaren 5eko bilkuran, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 428.100.000 euro izanik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak:

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 150.000.000 euro.

    Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idatzoharren bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipen data: 2016ko otsailaren 19a.

    Amortizazioa: parean, 2028ko otsailaren 19a.

    Jaulkipenaren prezioa: %100.

    Interes tasa: finkoa, %2,128 urtean (Egun/egun).

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko otsailaren 19an.

  2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileek jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko dute; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko dute.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.

  4. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR