17/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa du Merkataritza eta Industria Ganberaren arloari dagokionez; betiere, legedi orokorraren oinarrizko printzipioekin bat eta Estatuak kanpo merkataritzaren arloan dituen eskumenak deusetan ukatu gabe.

Eskumen horren gerizpean hasieran eman zen foru legedia mugatu zen Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren finantzaketa soilik arautzera.

Horrela, bada, arlo horretan eman zen lehenbiziko foru legeak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren finantzaketari buruzko abenduaren 31ko 45/1983 Foru Legeak –geroago eman ziren 1987 eta 1989ko ekitaldietako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeen bidez aldarazi baitzen–; “ganbera-baliabide iraunkorra” deritzona ezarri zuen Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren alde; delako baliabide hori portzentaje bat da, sozietateen gaineko zergaren eta lizentzia fiskalaren kuotena eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren enpresa- eta lanbide-jardueren etekinena.

Arloan eman zen bigarren testua apirilaren 4ko 6/1995 Foru Legea izan zen; lege horrek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari dagokion ganbera-baliabidea arautu zuen eta xedetzat zera izan zuen, ganbera-baliabide iraunkorraren munta berriak ezartzea, Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei buruzko martxoaren 22ko 3/1993 Oinarrizko Legeak ezarri zituenei egokituz –lizentzia fiskalari zegokiona salbu–; kasu honetan helburua zen nafar zergadunen araubide amankomuneko zergadunekiko bereizkeria saihestea eta, aldi berean, aplikatzekoa zen araubide juridikoa araupetzea.

Hori guztia gorabehera, arestian aipatu den Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei buruzko martxoaren 22ko 3/1993 Oinarrizko Legeak osorik ezarri zuen zuzenbide publikoko korporazio horiek bete behar duten araubide juridikoa eta, halaber, Estatuan arlo hori buruz dagoen legedia orokorraren oinarrizko printzipioak ezarri zituen.

Beraz, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren jarduna arautzen zuen esparru juridikoa arautegi bakarrean ezartzeko asmoz, betiere Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko eskumenen banaketarekiko errespetua abiaburu hartuta, azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legea onetsi zen, zeinak, aldaketa batzuekin, urte hauetan zehar Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren izaera, osaera eta eginkizunak arautu dituen.

Aurrekoa gorabehera, Estatuak merkataritza ganberei buruzko oinarrizko lege berri bat onesteak -apirilaren 1eko 4/2014 Oinarrizko Legea, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialena-, zeinak bere helburuen artean baitu korporazio horiek birdefinitzea, gure herrialdearen bizitza ekonomikorako funtsezko erakunde gisa, eta haien eginkizuna indartzea, enpresa txiki eta ertainei nazioarteratzearen eta lehiakortasuna areagotzearen esparruan laguntza emateari dagokionez, exijitzen du gaur egun dagoen foru araudia egokitzea, eta hain zuzen ere gaurkotze hori egiten da Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari –aurrerantzean, “Ganbera” deituari– buruzko foru lege honen bitartez.

Foru legeak bost titulu ditu.

  1. tituluaren idazpurua “Xedapen orokorrak” da, eta horretan Ganbera itxuratzen duten funtsezko ardatzak ezartzen dira. Horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ganbera bakarra ezartzen du eredu, eskualdeko edo udal mailako ordezkaritzak sortzea gorabehera; testuan azaltzen den definizioaren arabera zuzenbide publikoko korporazioa da, berariazko nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko jardute-gaitasun osoak dituena. Halaber, administrazio publikoentzako kontsulta lankidetzarako organoa ere bada, eta helburu horietarako eginkizun publiko-administratibo batzuk ere esleitzen dizkio. Horiek betetzeko, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren tutoretzapean egonen da eta, hala denean, Estatuko Administrazioarenean, eta hori guztia helburutzat dituen interes pribatuak bazter utzi gabe. Aldi berean, aitortzen da jarduera pribatu batzuk egitea lehia askeko araubidean, betiere ganberak entitate zerbitzu-emaile gisa indartzearen esparruan.

  2. tituluan Ganberaren osaera, antolakuntza eta funtzionamendua garatu dira, eta gobernu-organoen –hau da: Osoko Bilkura, Batzorde Exekutiboa eta ganberaburua– osaera, hautespena eta horien eskudantziak ezartzen ditu. Hori guztia, Estatuko oinarrizko legediak ezartzen duen funtzionamendu demokratikoaren printzipioaren araberakoa; halaber, Ganberako langileei buruzko beste alderdi batzuk lantzen ditu.

  3. tituluak Ganberaren hauteskunde-araubidea arautzen du, eta erroldaren eta hauteskunde-prozesuari buruzko arauak ematen ditu.

  4. titulua araubide ekonomiko eta aurrekontuei buruzkoa da; Ganberak bere jarduerak finantzatzeko izanen dituen bitarteko ekonomikoak adierazten ditu, haren aurrekontu eta kontuen kontrol sistemak eratzen ditu, eta esaten du horien onespena Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagokiola.

    Azkenik, V. tituluak, Ganberaren araubide juridikoa araupetzen du eta haren jarduna betetzea Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren tutoretzapean jartzen du eta, hala denean, Estatuko Administrazioarenean. Halaber, jasotzen du Kontuen Ganberak kanpotik kontrolatuko duela; Ganberak dituen eskumen publiko-administratiboak betearaziz eman dituen ebazpenen aurkako errekurtsoen araubidea ezartzen du; ezartzen du, halaber, Ganberak bere gobernu-organoek hartzen dituzten erabakiei buruzko informazioa eman behar diola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari; eta bere jarduera eteteko aukera aurreikusten du eta, baldintza zehatz batzuk gertatuz gero, baita haiek desegitea ere.

  5. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru lege honen xedea da Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren –aurrerantzean, “Ganbera” deituaren– araubidea ezartzea. Nafarroako Foru Komunitatean egonen den bakarra izanen da.

    3. Ganberak ordezkaritzak ezar ditzake Nafarroako eskualde eta udalerrietan baldin eta bertako jarduera ekonomikoak horrela jokatzea aholkatzen badu.

    4. artikulua. Izaera eta araubide juridikoa.

    5. Ganbera da zuzenbide publikoko korporazio bat, nortasun juridikoa du eta bere helburuak betetzeko jardute-gaitasun osoa; administrazio publikoen aholkularitza eta lankidetzarako organo bezala taxutu da, baina dituen interes pribatuak kaltetu gabe. Ganberaren egitura eta funtzionamendua demokratikoak izanen dira.

    6. Ganberak foru lege honetan eta legea garatzeko onesten den foru araudian ezarri dena izanen du arau. Hori, halere, ez da eragozpena izanen merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialei buruzko estatu-mailako legedia aplikatzeko. Ordezko izaeraz, aplikatzekoa izanen da administrazio publikoen egitura eta funtzionamenduari buruzko legedia, Ganberaren izaera eta helburuekin bateragarria den heinean. Kontratazioak eta ondare-araubideak zuzenbide pribatuaren arauak beteko dituzte. Ganberaren Erregelamenduak prozedura bat ezarriko du publizitatea, gardentasuna eta bazterkeriarik eza bermatzeko.

    7. artikulua. Helburua.

      Ganberaren helburua da merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, baita adierazitako jardueretan aritzen diren enpresei zerbitzuak ematea ere. Era berean, foru lege honek esleitzen dizkion izaera publikoko eskumenak beteko ditu, baita administrazio publikoek antolamendu juridikoan aurreikusitako tresnen bidez esleitzen dizkiotenak ere.

      Ganberak, bere helburuak lortzeko jarduerak garatzean, ez die kalterik eginen sindikatu-askatasunari, enpresarien elkartzeko eskubideari, horrelako elkarteek enpresarien interesak ordezkatzeko hartzen duten ahalmenari, ez eta legez osatzen diren bestelako erakunde sozialen jarduketei ere.

    8. artikulua. Izenaren erreserba.

      Ezein pertsona fisiko edo juridikok edo erakundek ezin ezinen ditu erabili ondorengo termino hauek: Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala; Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera; edo Merkataritza Ganbera. Aurreko terminoak ezin izanen dira erabili, ezta ere, aurreko terminoak pertsona edo entitate bat eratu deneko edo eginkizun nahiz eragiketak garatzen ditueneko izendapenaren osagai gisa, baldin eta izendapen horrek antzeko terminoak badauzka, nahasmena eragiteko modukoak direnean. Nolanahi ere, hori ez da eragozpena izanen Ganberak bere borondatez eta bere helburuak betetze aldera eratu edo sustatutako izendapenetarako, ez eta atzerriko herrialdeek Espainian dituzten ganbera ofizialetarako ere.

    9. artikulua. Eginkizunak.

    10. Ganberak izaera publiko-administratiboko honako eginkizunak izanen ditu:

      1. Jatorri-ziurtagiriak eta nazioko zein nazioarteko merkataritza-zirkulazioarekin zerikusia duten gainerako ziurtagiriak jaulkitzea, indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.

      2. Nafarroako merkataritzako ohitura eta usadioak biltzea -eta, orobat, negozioen arloko eginera eta usadioak-, biltzea, eta haien existentziari buruzko ziurtagiriak ematea, haiek argitaratzea eta haien berri ematea.

      3. Herri-administrazioen aholkularitza-organo izatea, administrazio horiek ezartzen edo eskatzen dituzten baldintzetan, merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen garapenerako.

      4. Kanpo merkataritza sustatzeko, laguntzeko eta pizteko jarduerak egitea, bereziki esportazioa eta Nafarroako produktu eta zerbitzuen presentzia bultzatuz, eta horretarako, Ganberaren nazioarteratze-plana egin eta gauzatzea, Estatuko eta Nafarroako Foru Komunitateko legedian ezarri dena betez.

      5. Administrazio eskudunek hala eskatzen dutenean, laguntza ematea Lanbide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR