17/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ariako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ariako Udalak udalerri horretako Udal Plan Orokorra aurkeztu zuen garai hartan Sustapen Departamentua zen hartan, behin betiko onets zedin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Ariako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR