16E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez antolatzen baita pertsona transexualen, transgeneroen eta intersexualen osasun arreta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona transexualak genero-nortasunagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko azaroaren 19ko 12/2009 Foru Legearen bidez, bermatu zen pertsona horiek eskubidea izatea Foru Administraziotik arreta integrala jasotzeko, beren beharrizan mediko, psikologiko, juridiko eta bestelakoetara egokitua, gainerako herritarrek jasotzen duten baldintza berberetan, Nafarroari dagozkion eskumenen esparruan.

Aipatutako 12/2009 Foru Legearen 4.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait profesionalen inplikazio bereziari esker, abian jarri zen UNATI, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barneko transexualitatearen arloko erreferentziako unitate gisa. Endokrinologiako, osasun mentaleko, pediatriako eta sexu hezkuntzako profesionalek osatu zuten hura, eta pertsona transexualei osasun arretako zerbitzua eman diete, baina behar bezalako araudirik izan gabe eta baliabideak formalki esleitu gabe.

Berriki onetsi da 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzkoa, eta hartan ezarri eta arautu dira LGTBI pertsonen egiazko eta benetako berdintasuna eta eskubideak osoki bermatzeko printzipioak, bitartekoak eta neurriak.

Foru legeak funtsezko printzipio gisa ezartzen du nortasunaren aitorpena, zeinaren arabera pertsona orok baitu eskubidea bere buruarekiko autodefinizio bat eraikitzeko, bere gorputzari, sexuari, generoari eta sexu-orientazioari dagokienez, inongo azterketa psikologiko edo medikorik egin behar izan gabe. Orobat, ezartzen du horiek oinarrizko alderdiak direla pertsonaren autodeterminazioan, duintasunean eta askatasunean.

Foru lege berriak III. kapitulu osoa erabiltzen du osasunaren arloko neurriak zehazteko, eta 14.3 artikuluan ezartzen du ezen Nafarroako osasun sistema publikoak bermatuko duela osasun arloko politikak ez duela pertsona horien errealitatea patologiatzat hartuko, ez zuzenean ez zeharka.

Halaber, 33/2002 Foru Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoan Administrazioaren jarduketa guztietan genero ikuspegia txertatzearekin lotuta aurreikusitako manuek beharrezko egiten dute arreta neurri berariazkoak garatzea kolektibo honek pairatzen duen genero-diskriminazioa gainditzeko eta era askotako diskriminazio egoerak saihesteko, eta, hala, sexu-orientazioa, genero-adierazpena eta sexu- edo genero-identitatea ez daitezen izan emakumeen kontrako beste diskriminazio iturri bat.

Foru agindu honek ezartzen du programaren eta unitate funtzionalaren egitura, diziplina anitzeko lantalde gisa eratua, definitzen ditu ematen dituzten zerbitzuak, eta arautzen du beharrezkoa den laguntza zirkuitua, bermatu ahal izateko pertsona transexual, transgenero eta intersexualen arreta hoberena, baita familiakoen edo hurbilekoen arreta hoberena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru agindu honen xedea da pertsona transexual, transgenero eta intersexualei (trans) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dien osasun arretaren antolaketa onestea.

  3. artikulua. Arreta eredua.

  4. Sexu- edo genero-identitatearen autodeterminazio askearen araberakoa izanen da pertsona transexualen, transgeneroen eta intersexualen osasunerako arreta eredua, eta guztiz etorriko da bat 8/2017 Foru Legeak aitortzen dizkien eskubide, irizpide eta printzipioekin. Eskubide hori ezin izanen da mugatu, murriztu, eragotzi edo salbuetsi, eta hura askatasunez eta osoki erabiltzearen alde interpretatuko eta aplikatuko dira arauak beti. Pertsona horien errealitatea ezin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR