169/2015 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez, herritarren parte-hartze prozesu bat abiatu da, Nafarroan, 2016rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zatiak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta errentan ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, 5. idatz-zatiak horretaz xedatzen du moduluak urtero eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa formula hau erabiliz kalkulatuta:

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100), hau da:

VMu = Salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Obra proiektuaren eta zuzendaritzaren lansari teknikoen kostua, exekuzio materialaren aurrekontuaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten azalera erabilgarri osoa hauxe izanen da: etxebizitza eta garajeetarako azalera erabilgarri guztien batura eta trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren ehunekotan adierazia (VM). Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak lehentasunez hartuko dira kontuan. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR