166/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 166/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

2010eko azaroaren 12an (138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) argitaratu zen urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

2018an, Nafarroako Ekoizpen Integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribaturiko ekoizleak behartuta zeuden urtero beren lurzatietako zorua analizatzera. Sektoreak proposatuta, egokia da hori aldatzea, analisia “aholkatua” izan dadin eta ez “nahitaezkoa”.

Beraz, bidezkoa da urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzea, zoruen analisia aholkatua izan dadin, lehen ez bezala, nahitaezkoa baitzen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen.

1.–Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.3 puntua (“Ongarritzea. Hondoko ongarritzea”) aldatzen da, “Lurzoruaren analisia landatu aurretik” atalean, analisi hori “nahitaezkoa” izatetik “aholkatua” izatera pasatzen baita; honela idatzita geldituko da:

4.3. Ongarritzea. Hondoko ongarritzea.
NAHITAEZKOA AHOLKATUA DEBEKATUA
Lurzoruaren analisia landatu aurretik. Nekazaritzako lurzati* bakoitzeko lurzoruaren hasierako analisia egitea, aurreko 5 urtean horrelakorik egin ez bada.Honako hauek sartuko dira: analisi kimikoa, materia organikoa, fosforoa, potasioa, karbonatoak, kareharri aktiboa, pHa eta eroankortasun
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR