165/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 165/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautu ziren. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

1999ko otsailaren 1ean argitaratu zen 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua, Nafarroako ekoizpen integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautzen dituena.

2018an, Nafarroako Ekoizpen Integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko teknikariek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Nafarroako Ekoizpen Integratuaren ziurtapen eta erregistro lanak errazteko helburuarekin, orain arte gutxieneko labore-azalera eskatu izan da Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan izena emateko. Gaur egun, ordea, ziurtatutako azalera nabarmen gutxitu da, eta horregatik, bidezkoa da gutxieneko labore-azaleraren betebeharra kentzeko aukera planteatzea.

Azken urteetan operadoreen kopuruan eta ziurtatutako azaleran gertatu den jaitsieraren ondorioz, erregistroan inskribatutako ekoizle eta egokitzaile askoren kasuan ez dago jarduerarik; horregatik, bidezkoa da aurreikustea modu automatikoan baja ematea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR