164/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, hain zuzen ere 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak emateko, foru agindu honen I. eranskinean jaso bezala. DDBN identifikazioa: 486140.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 164/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, hain zuzen ere 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak emateko, foru agindu honen I. eranskinean jaso bezala. DDBN identifikazioa: 486140. Uztailaren 8an euri erauntsi eta ekaitz indartsuak gertatu ziren, gerora uholdeak eragin zituztenak Zidakos ibaiaren arroan, Nafarroako Erdialdean; mota guztietako azpiegiturak, eraikinak eta instalazioak kaltetu zituzten (baratzeak, errepideak eta bide publikoak, industrialdeak, nabeak, bizitzak, saltokiak, urak eramandako ibilgailuak eta abar).

Nafarroako Gobernuak, 2019ko uztailaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Erdialdean 2019ko uztailaren 8an izandako uholdeen ondorioz gertatu zena hondamendi egoera zela deklaratu zuen, lehen aipatutako urriaren 30eko 11/2009 Foru Legean ezarritakoarekin ondorioetarako, eta, horrekin batera, Estatuko Administrazio Orokorrari eskatu zion inguru hori babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu deklara zezala presako izaeraz, zehazki udalerri hauek: Barasoain, Beire, Ezporogi, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Erriberri, Orisoain, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx eta Tafalla, bai eta uholde horien kalteak jasan dituztela frogatzen duten beste batzuk ere.

Erabaki hori honakoak aintzat hartuta hartu zen: Babes Zibilaren Zerbitzuko zuzendariaren 2019ko uztailaren 10eko txostena, zeinetan azaltzen baita Zidakos ibaiaren arroan, Nafarroako Erdialdean, euri erauntsiak eta ekaitz indartsuak gertatu zirela, gerora uholdeak eragin zituztenak; Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren 2019ko uztailaren 10eko txostena, zerbitzu horrek mobilizatu zituen operatiboen berri ematen duena; Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren 2019ko uztailaren 11ko txostena, aipatutako uholdeek ukitutako udalerrietan eragindako kalteen berri ematen duena; eta Barasoain, Beire, Ezporogi, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Erriberri, Orisoain, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx eta Tafallako udalek hartutako erabakiak, zeinen bidez eskatzen baitzaio, batetik, Nafarroako Gobernuari 2019ko uztailaren 8an izandako uholdeak hondamendizko gertaera deklaratzeko, baita hondamendi eremua ere, bidezkoa bada, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Estatukoari, Nafarroan duen Gobernu Ordezkaritzaren bidez, gertatutako kalteak erabaki horien azalpen zatian deskribatutako araudian jasotzen diren laguntzen esparruan sartzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak 2. artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izan ditzaketen laguntzekin batera. Gobernu Kontseiluak berretsi beharko du foru agindua, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 30eko 210/2019 Foru Aginduaren bidez, 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda onetsi zen (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa). Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 31n egindako bilkuran berretsi zuen erabaki hori. Foru agindu horren bidez onetsitako udalerri ukituen zerrenda honako hau da: Barasoain, Beire, Caparroso, Eslaba, Ezporogi, Garinoain, Ibargoiti, Itzagaondoa, Leotz, Lerga, Elo, Murillo el Cuende, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Untziti eta Urrotz-Hiria.

Nafarroako Gobernuak abian jarritako neurriak eta Espainiako Gobernuak segur aski ezartzen dituenak koordinaturik egonen dira, eta Europar Batasunak dirulaguntza mota honetarako ezarritako arau-esparruarekin bat datoz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ezarri dituen laguntzak Estatu osorako ezartzen direnen osagarritzat eta subsidiariotzat hartu behar dira. Foru agindu honen bidez onesten dira natura hondamendi horien kalteak jasan zituztenei laguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko.

Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 4an hartutako Erabakiaren bidez jarduketa plan bat onetsi zen, 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko euri-jasek eta uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko xedea duena, eta baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari hura gauzatzeko urte anitzeko gastuaren konpromisoa hartzeko.

Hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntza hauek Europako Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasota daude, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Batasunaren erregelamendu horren 2.9 artikuluan jasotako hondamendi naturalen artean agertzen dira elur-jausiak, luiziak eta uholdeak. Aldez aurretik laguntza hauen araubidea jakinarazi zaio Europako Batzordeari, eta hark hartu izanaren berri eman du, SA.55332 laguntza-zenbakiaren bitartez.

Konpentsatu beharreko kalteak apartekoak direla ikusita, bidezkoa da laguntza hauen interes publikoa deklaratzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ondorioetarako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzetarako deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen I. eranskinean jaso den bezala.

2. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenerako eredua onestea. Eredua helbide honetan eskuratzen ahal da:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

3. Laguntzen eskabidearen ereduak eta erreferentziako gehieneko prezioak onestea; foru agindu honen III. eta IV. eranskinetan jasota daude.

4. Foru agindu honek dakartzan konpromisoei aurre egiteko, 500.000,00 euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2019rako aurrekontu orokorren “Ohiz kanpoko uholdeek azpiegitura pribatuetan eragindako kalteei eta errenta galerari aurre egiteko laguntzak” izeneko 710000-71210-7700-412100 partidaren baliokide gisa 2020ko aurrekontuan gaitzen den partidaren kargura.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluan ezarritako baldintzekin bat, hasieran baimendutako zenbatekoa ez bada nahikoa gastu osoa ordaintzeko, 200.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez deialdi honi. Kopuru gehigarriaren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, lehen adierazitako inguruabarraren ondorioz.

Gehieneko zenbateko hori gainditzen bada edo ezin bada kreditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR