163/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, José Antonio Pérez-Nievas Martínez jauna Ingurumena Zaintzeko Ataleko Tuterako Barrutiko koordinatzaile izendatzen duena bitarte baterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluak azaltzen duenaren arabera, koordinazio unitatea Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako unitate organikoa da, eta aipatu atalari dagokio hura antolatzea eta zuzentzea, bai eta lan eskaerak zehaztea eta basozainei jarraibideak ematea ere; basozainek koordinatzaileari eman beharko diote beraien lanaren berri. Artikulu horrek adierazten du koordinatzaile izendatuko dela koordinazio unitatean hautatutako pertsona.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi ziren; eta, horren 36 ter artikuluaren bidez, honako koordinazio unitate hauek sortu ziren (bat barrutiko): Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR