161/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua aldatu zuen abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren 9.7. artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea esparru horretan izendatutako prebentzio ordezkariek (Departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta Hezkuntza Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako beste hainbat ordezkarik (Hezkuntza kontseilariak izendatuak) osatuko dutela.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean parte hartu behar duten Hezkuntza Departamentuaren hamabost ordezkariak izendatzea.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 16. artikuluak xedatzen du laneko arriskuen prebentzioa enpresaren sistema orokorrean txertatuko dela, bai bere jarduera guztietan, bai enpresaren maila hierarkiko guztietan, laneko arriskuen prebentziorako plan bat ezarriz eta aplikatuz.

Halaber, bidezko da izendatzea Hezkuntza Departamentuak Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordean izanen duen ordezkaria.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean honako ordezkari hauek izanen ditu:

    –Hezkuntzako zuzendari nagusia.

    –Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

    –Idazkari tekniko nagusia.

    –Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

    –Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

    –Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

    –Lanbide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR