160/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroan hazitarako patataren ekoizpena arautzen duen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindua aldatzen duena, Pirinio aldeko ekoizle ugaltzaileei eskatzen zaien gutxieneko azalera murrizteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hazitarako patata kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duen urtarrilaren 29ko 27/2016 Errege Dekretuaren 7.2.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ekoizle ugaltzaileek kategoria ziurtatuen materiala lortzeko behar diren soroak izan beharko dituzte. Autonomia erkidegoek urteko gutxieneko azalera bat ezartzen ahalko diete kategoria horien ekoizleei, ekoizpen eskualdearen ezaugarri teknikoen arabera.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautzen du. Arau horren arabera, 25 hektareako azalera da patataren hazi ziurtatuaren ekoizle ugaltzaileek Nafarroan gutxienez landu beharrekoa.

Laboreen aukerak mantendu behar dira Nafarroan naturak mugatutako eskualdeetan, bereziki Pirinio aldean (Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak definitzen du aldi hori), eskualde horietan nekazaritzaren, ekonomiaren eta gizartearen garapen egokia lortzeko. Kontuan hartu behar da eskualde horietan gaur egun ez dagoela patata ziurtatzeko entitaterik (Nafarroan izena emanak direnen artean), eta horren ondorioz labore horren bideragarritasuna kolokan dago.

Naturak mugatutako eskualdeetan jarduera mantentzeko, bidezko da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindua aldatzea. Izan ere, Nekazaritza Zerbitzuak komenigarritzat jotzen du Pirinio aldeko ekoizle ugaltzaileek landu beharreko gutxieneko azalera murriztea, gaur egungo 25 hektareako azaleraren ordez 10 hektareako azalera ezarriz, eskualdeko ustiategien motak aukerarik ematen ez duelako landutako azalera handiagoa bermatzeko. Helburua da jarduera erraztea Nafarroako eskualde horretan aritu nahi duten ekoizle ugaltzaileei.

Horrenbestez, bidezko da aipatu foru aginduaren 3. artikulua aldatzea, Pirinio aldean aritzen diren ekoizle hautatzaileek landu beharreko gutxieneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR