16/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez zehaztu zen Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 16/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez zehaztu zen Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera. ZIOEN AZALPENA

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehaztu zen.

Foru dekretu horrek lau artikulu eta bi azken xedapen ditu, eta bertan, arloa zein den kontuan harturik, Lehendakaritza Departamentua aipatzen da eskudun gisa, behin eta berriz.

Nafarroako Gobernuaren antolaketa egitura berriarekin –Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren ondoriozko horrekin, hain zuzen–, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren esku jartzen dira memoria historikoaren arloko eskudantziak. Hortaz, bidegabekoa da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentua gai honetarako eskudun gisa aipatzea.

Horrenbestez, bidezkoa da aipatu foru dekretua aldatzea, “lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentua” bezalako aipamenak kentzeko eta, horien ordez, hau jartzeko: “memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua”. Horrela, arlo material zehatz batean uzten da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR