16/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Foru dekretu horren bidez onetsitako egitura aldatzea proposatu du Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–21. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“21. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren egitura.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

  1. Industria Inbertsioa Sustatzeko Atala.

  2. Nekazaritzako Elikagaien Industriak Sustatzeko Atala.

  3. 4.0 Industria Sustatzeko Atala.

  4. Enpresen Lehiakortasunaren Atala.

  5. Industria Lurzoruaren Atala.”

    Bi.–22. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “22. artikulua. Industria Inbertsioa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

    Industria Inbertsioa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

  6. Industria jarduera sustatzea.

  7. Industria enpresentzako laguntzak kudeatzea.

  8. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.”

    Hiru.–22. bis artikulua gehitzen da. Hona testu berria:

    “22. bis artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Industriak Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

    Nekazaritzako Elikagaien Industriak Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

  9. Nekazaritzako elikagaien jarduera sustatzea.

  10. Nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntzak kudeatzea.

  11. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.”

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.–Izendapena berrestea.

    Berretsi egiten da, bitarteko gisa, honako izendapen hau: Inbertsioa Sustatzeko Ataleko buruarena, izena aldatzen baitzaio. Hemendik aurrera, Industria Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burua izanen da.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR