16/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikuluak azpimarratzen du Batasunak kultura eta hizkuntza aniztasuna errespetatzen dituela. Era berean, Europako Batasunak hizkuntza aniztasuna finkatzen du proiektu europarraren eraikuntzaren helburu ezinbesteko gisa.

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzkoak, eleaniztasunaren sustapena nabarmentzen du helburu gisa eta eragin bereziko eremu gisa.

Martxoaren 19ko 23/2007 Foru Dekretuaren hitzaurreak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketen curriculuma ezartzen duenak, hezkuntzaren irizpide gisa arautzen du curriculumaren hizkuntza-ikasketen koordinazioa, hizkuntzen tratamendu integratuaren bidez. Era berean, hizkuntzen tratamendu integratua egin behar dela arautzen dute uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak (Lehen Hezkuntzaren irakaskuntzen curriculuma ezartzen du foru dekretu horrek), apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen du foru dekretu horrek), eta apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (Batxilergoko ikasketen curriculuma ezartzen duen foru dekretu horrek). Irakasten diren hizkuntza guztiak era integratuan eta koordinatuan irakatsi behar direla agintzen dute xedapen horiek, haien ikaskuntza optimizatzeko, ezarri zaien curriculumaren arabera.

Hizkuntzen koordinazio eta tratamendu integratua egitea eta hizkuntza aniztasuna sustatzea interes estrategikoko helburuak direla uste du Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak, eta Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzen laguntzen dutela hizkuntza komunikazioaren alorrean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru Agindu honen xedea Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren elaborazioa arautzea da, ikastetxearen oinarrizko dokumentuetako bat izan dadin. Ikastetxeek Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua prestatzearen edo, kasuan kasu, egokitzearen helburua Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea izanen da, hizkuntza komunikazioaren konpetentziaren alorrean; izan ere, proiektu horrek antolatuko ditu hizkuntzen koordinazioa eta tratamendu integratua eta eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren sustapena.

  3. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua hezkuntza proiektuaren garapena da hizkuntzaren alorrean, eta ikastetxeko planifikazio dokumentuekin eta curriculum zehaztapenekin bat etorri behar du.

  4. Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR