16/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da dagokion tituluaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere. 17.1 artikuluan, xedatzen du diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen direla, salbu eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, Gobernuak banakako ebaluazio araubidea baimentzen duenean.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zenbait eskasia atzeman ditu oinarrizko kirolean esku hartzen duten monitore eta entrenatzaileen prestakuntzan. Inguruabar hori kezkagarria da, adingabeei eskaintzen zaizkien jardueren kalitate eta segurtasun baldintzetan eragina duen heinean. Horregatik estrategia bat ezarri da, adingabeen lehiaketetan kirolariak lagundu eta zuzentzen dituzten monitore eta entrenatzaile guztiek gutxieneko prestakuntza eta titulua izan ditzaten.

Azkeneko urteotan kirol teknikarien prestakuntzetan garapen kuantitatibo eta kualitatibo esanguratsua gertatzen ari da, hala urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak arautzen dituen araubide bereziko irakaskuntza arautuetan nola haren lehen xedapen iragankorrean ezarritako irakaskuntzetan. Prestakuntza horiek dakartzaten eskakizunen ondorioz, garestitu egin dira dauden modalitateetako monitore edo entrenatzaile izateko diploma eskuratzeko ikastaroak, eta horrek zailtzen du aipatu modalitateetara iristea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ustez, maila desberdinetan kirol monitore edo entrenatzaileen prestakuntza sustatzea bide zuzena da gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, haien jarduketen kalitatea hobetzeko. Jarraibide horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan, kontuan hartuta zer lotura duten adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira gure komunitatean.

Helburua izanik deialdia irekita egotea kasuko epealdi osoan sortzen diren ekimen guztientzat, eta horrela aprobetxamendu hobea ateratzea esleitutako baliabideei, banakako ebaluazioaren araubidea baliatzea proposatzen da.

Aurrekoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari baimena eman zitzaion deialdia onesteko, banakako ebaluazio araubidean, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetan parte hartzen duten pertsona fisikoei diruz laguntzeko.

Proposatzen diren laguntzei aurre egiteko, 35.000 euroko gastua aurreikusi da Nafarroako 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorretako “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336104 partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, banakako ebaluazio araubidean, foru agindu honen 1. eta 2. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean jaso dira, maila bakoitzean laguntzen zenbatekoa zehazteko prozedura barne.

  3. 35.000 euroko gastua baimentzea 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A51304809-336104 partidaren kargura.

    Eskaerak aurkezteko epean partida horretan aurrekontu erabilgarririk bada, gehienez ere 50.000 euro gehitzen ahalko zaio deialdi honetan aurreikusten den gastua, “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336104 partida ekonomiko beraren kargura, deialdi hau arautzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR