16/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, “Ega-Urederra ibaiak” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, haren kudeaketa plana onetsi, eta “Urederraren iturburua” (RN-14) eta “Lasiako erreka-zuloa” (RN- 13) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

“Ega-Urederra ibaiak” izeneko gunea Nafarroako mendebalde-erdialdean dago, eta Allingo, Ameskoabarrengo, Antzingo, Deierriko, Lizarrako, Iguzkitzako, Lanako, Mendazako, Metautengo, Abaigarko, Legariako, Murietako, Okoko eta Zuñigako udal mugapeak, eta 36. 74. eta 79. fazeriak hartzen ditu bere baitan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; horietako batzuk galzorian daude beren banaketa naturaleko eremuan, edo haien banaketa naturaleko eremua murritza da, bai habitat eta espezie horiek atzera egiten ari direlako, bai berez hala delako. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Ega-Urederra ibaiak” izeneko ES2200024 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko atlantikoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen, eta 2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Ega-Urederra ibaiak” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez, “Urederraren iturburua” (RN-14) eta “Lasiako erreka-zuloa” (RN-13) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onetsi ziren, besteak beste.

Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile horiek eguneratu behar direla.

230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. ES2200024 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Ega-Urederra ibaiak” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. ES2200024 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  4. “Urederraren iturburua” (RN-14) eta “Lasiako erreka-zuloa” (RN- 13) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzea, ES2200024 KBE kudeatzeko planarekin bat.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Ega-Urederra ibaia” izeneko gunea Nafarroako mendebalde-erdialdean dago, eta bere baitan hartzen du Ega ibaiak Nafarroan, Zuñigatik Lizarra bitarte egiten duen tarte osoa, bai eta Urederra ibaiaren luzera osoa. 531,49 hektareako azalera du.

    Eremuan sartuta daude bi ibai horien ibilgua eta ibaiertzak, eta, horrekin batera, “Urederraren iturburua” eta “Lasiako erreka-zuloa” natura-erreserbetan sartutako eremuak ere.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

  6. artikulua. Gidaritza Batzordea.

  7. Gidaritza batzorde bat sortzen da “Ega-Urederra ibaiak” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  8. Gidaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europako Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

    “Urederraren iturburua” (RN-14) eta “Lasiako erreka-zuloa” (RN-13) natura-erreserbei dagokienez, oso-osorik “Ega-Urederra ibaiak” izeneko Lekuan sartutako espazioak baitira, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera arautuko dira.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–“Urederraren iturburua” eta “Lasiako erreka-zuloa” natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak (230/1998 Foru Dekretuan ezarriak) partez indargabetzea.

    Nafarroako natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa indargabetzen da, “Urederraren iturburua” (RN-14) eta “Lasiako erreka-zuloa” (RN-13) natura-erreserbei dagokienez.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

  9. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berrikusiko da.

  10. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

  11. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

  12. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturagune Babestuen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

  13. Dena dela, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

    Azken...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR