16/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ESKUIN MUTURREKO TALDEEK EDO FUNTZIONARIO PUBLIKOEK ERAGINDAKO MOTIBAZIO POLITIKOKO EKINTZEN BIKTIMEN ERREKONOZIMENDUARI ETA ERREPARAZIOARI BURUZKOA

  1. artikulua. Foru legearen helburua.

  2. Foru lege honen helburua da baliabide guztiak jartzea eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako motibazio politikoko biktimak halakotzat hartuak izan daitezen, eta, beraz, dagozkien errekonozimendurako eta erreparazio integralerako eskubideen onuradun gisa.

  3. Nafarroako Foru Komunitateko erakunde guztiek behar diren neurriak hartu behar dituzte honetarako:

    1. Ahalik eta gehien argitu daitezen gertakariak, eta dauden kasuak modu egiazko eta koherentean dokumenta daitezen, gertatutakoaren egia finkatzea helburu.

    2. Motibazio politikoko biktimei erreparazioa emateko eta haiek oneratzeko.

    3. Saihesteko, ahal den neurrian, zigor-zuzenbidearen arloko inpunitate- eta frustrazio-sentimendua.

    4. Indarkeriazko gertakariak gauzatu zituzten pertsonek, organizazioek edo erakundeek eragin zituzten kalteen aitorpena sustatzea.

    5. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean bildutako balioak sustatzeko.

    6. Biktimen errekonozimendu instituzionala eta soziala sustatzeko.

  4. artikulua. Aplikazio-eremua.

  5. Foru lege hau bideratuta dago pertsonen bizitzari edo osotasunari eragindako kalte larriei erreparazioa ematera, kalte larri horiek izan heriotza nahiz lesio larri edo iraunkorrak, 1950eko urtarrilaren 1etik aurrerako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan.

  6. Foru lege hau aplikatuko zaie Nafarroan kalteak izan dituzten pertsona fisikoei edota, izaera politiko nafarra izanda, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldetik kanpo, kalteren bat izan duten pertsona fisikoei, betiere Estatuko edo beste autonomia erkidego bateko erakundeek kalte berberengatik ez badiete ordainik eman.

  7. Giza eskubideen aurkako eraso, atentatu edo urratze larritzat hartuko dira pertsonaren heriotza ondorio izan dutenak edota lesio larri edo iraunkorrak eragin dituztenak. Lesioen sailkapena gai horri buruzko legediaren arabera aplikatuko da.

  8. Tortura eta tratu txar anker edo apalesgarri kontzeptuak interpretatuko dira Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Nazio Batuen Konbentzioaren 1. artikuluaren arabera eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

  9. artikulua. Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordea.

  10. Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordea osatuko dutenak izanen dira pertsona independenteak, prestigio sozial eta moral handikoak, eta Batzordeak zuzeneko eskumena izanen du gertakariak finkatzeko eta ikertzeko, nazioarteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR