158/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen diren honako informazio ereduak: F-50, 187, 190, 196, 198 eta 291.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Zerga Ogasunak ahalik eta zerga-informazio zehatzena lor dezan, beharrezkoa da hura eguneratzea une bakoitzeko errealitatearen arabera, eta aldi berean saiatzea horrek ahalik eta gutxien zamatu ditzan zergapekoak, astuna baita informazioa emateko duten betebeharra betetzea.

Horregatik, zenbait aldaketa egin behar dira araudian, hain zuzen ere, informazio betebehar jakin batzuk betetzeko eman behar den informazioari buruzkoan. Komeni da aldaketa horiek modu integratzaile batean egitea, arau bakarrean, hobeki bermatzeko zergapekoek badutela egindako aldaketen berri, eta aldaketa horiek ez gelditzeko arau desberdinetan sakabanatuak.

Hauexek dira foru agindu honetan jasotzen diren aldaketa nabarmenenak:

F-50 ereduari dagokionez, paragrafo bat gehitzen zaio hura onesten duen foru aginduaren 4. artikuluari, argi uzteko eredu hori Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunetik bakarrik eskuratu daitekeela.

187 ereduaren aldaketak foru agindu honen 2. artikuluan jaso dira. Horrela, argi uzten da harpidetza eskubideen eskualdaketaren ondoriozko eragiketetan gordailuzain batek esku hartu duenean, Espainiako gordailuzainak bakarrik aurkeztu behar duela 187 eredua, eta ez duela eragiketa horien informazioa eman behar eragiketaren bitartekari finantzarioak. Ez badago Espainiako gordailuzainik, 187 eredua eragiketan esku hartu duen bitartekari finantzarioak edo fede-emaile publikoak aurkeztu beharko du.

Bestalde, zehazten da ez dela aurkeztu behar 187 eredua, eskualdaketa egin edo itzulketa lortzen duen bazkide edo partaideak konturako ordainketa bat egin behar duen kasuetan, zeinak aipatzen diren maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 65.2.d), 5. eta g) 4. artikuluetan, eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 43.6.e) eta 43.7 artikuluetan.

Gogoan izatekoa da atxikipena egin beharreko harpidetza eskubideen eskualdaketak 187 ereduan aitortu behar direla, eta aldiz 198 ereduan aitortu behar direla atxikipena egin beharrik ez duten eskubideen eskualdaketak.

Ildo horretan, aldatu da 187 ereduko “Eragiketa mota” izeneko eremua, zehazteko ezen M gakoa, harpidetza eskubideen salmentari buruzkoa, berariaz dagokiela atxikipena aplikatu beharreko eragiketei. “Eskuratzearen edo besterentzearen jatorriaren edo etorkiaren gakoa” izeneko eremuko O gakoa ere aldatu da, aurreko helburu berarekin, alegia argiagoa izateko.

Halaber, eremu berri bat gehitzen da, “Besterentze gastuak/harpidetza eskubideen salmenta” izenekoa, sartzeko harpidetza eskubideen salmentak eragindako gastuei buruzko informazioa; horri esker lortuko da zergadunei buruzko informazio fiskal argiagoa izatea.

Aldatu da besterentzearen zenbatekoari buruzko eremua ere, harpidetza eskubideak saltzen diren kasuetarako, argitzeko eremu horretan adieraziko dela aitortuari ordaintzeko atxikipena egitera behartutako entitateak jasotako zenbatekoa, zenbateko hori murriztua izan gabe eragiketaren gordailuzainari jasanarazi zaizkion balizko besterentze gastuen ondorioz.

Azkenik, eta harpidetza eskubideen salmentaren ondoriozko atxikipenaren zenbatekoari dagokionez, informazio eremu hori aldatzen da, zehazteko izan behar duela besterentzearen zenbateko gisa sartutako kopuruari dagokion atxikipenaren portzentajea aplikatzearen emaitza, hau da, murriztu gabe gordailuzainaren gastuen atxikipen oinarria.

Hirugarren artikuluan 190 ereduari egindako aldaketak daude. Batetik, aldatzen dira H gakoko azpigakoak, horiek egokitzeko 25/2018 Foru Agindura, otsailaren 20koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinak garatzen dituen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua 2018. urterako.

Bestetik, estatuan egindako aldaketetara egokitzeko, 2. motako erregistroko diseinuen L gakoa aldatzen da: hiru azpigako gehitu dira (24, 26 eta 28) eta 25 azpigakoari beste idazketa bat eman zaio.

196 gakoaren aldaketa ez da hainbesterainokoa, eta honetan datza: beste eremu bat sartzea, identifikatzeko ustez abandonaturik dauden kontuak (zeinak aipatzen baitira Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 16. artikuluan) eta gainera aitortuak identifikatzeko arazoak dituztenak.

Helburu berbera dute 198 eta 291 ereduetan egindako aldaketek.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenaren bidez, baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu hori garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta urteko aitorpena ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzeko ere bai.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.10, 62.16, 62.23 eta 90.5 artikuluek, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluak, baimena ematen diote Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari honako hauek onets ditzan: artikulu horietan jasotzen diren informazio-aitorpenak aurkezteko eredua, epea, tokia eta modua, bai eta betebehar hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian edo telematika bidez aurkeztu beharreko kasuak eta baldintzak ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehen artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 14an emandako 177/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren F-50 eredua onetsi zen.

4.3. artikuluari azken paragrafo bat gehitu zaio, testu hau duena:

“Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean inprimakiak sortzeko dagoen zerbitzuaren bidez bakarrik lortuko da, http://www.hacienda.navarra.es helbidean, eta automatikoki eguneratuko da, foru agindu hau indarrean sartuta izan daitezkeen aldaketekin.”

Bigarren artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren aldaketa; haren bidez, 187 eredua onetsi zen, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partizipazio horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren manu hauek honela idatzita geldituko dira:

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 187 eredua onestea.

  1. 187 eredua onesten da, “Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, Sozietateen gaineko zergaren eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez”. Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzu telematikoen bitartez lortzen ahalko da, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es, bai eta horiek ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere, zeinak eranskinean jasotzen baitira.

  2. Ereduaren aurkezpena, 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, telematikoki edo ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri bidez eginen da.”

    Bi.–2. artikulua.

    “2. artikulua. 187 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

    Honako hauek aurkeztu beharko dute 187 eredua: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, Sozietateen gaineko zergari edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokienez, atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartuta egonda, zerga horiei buruzko legezko eta erregelamenduzko araudian xedatuarekin bat, atxikipenari edo konturako diru-sarrerari lotuak dauden errentak ordaintzen dituztenak, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten partaidetzen edo akzioen eskualdatze edo itzultze eragiketen edo harpidetza eskubideen eskualdatze eragiketen ondorioz.

    Atxikipena egin beharreko harpidetza eskubideen eskualdaketei dagokienez, baloreen Espainiako gordailuzain batek esku hartzen duenean, 187 eredua aurkeztu beharko du gordailuzain horrek, eta ez du egin beharko eragiketa horiei buruzko aitorpen informatiborik esku hartu duen bitartekari finantzarioak edo fede-emaile publikoak. Ez badago Espainiako gordailuzainik, 187 eredua eragiketan esku hartu duen bitartekari finantzarioak edo fede-emaile publikoak aurkeztu beharko du.

    Halaber, 187 eredua aurkeztera beharturik egonen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.10 artikuluan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia) aipatzen diren pertsonak edo entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak xede dituzten operazioei dagokienez.

    Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideek ez dute aurkeztu beharko 187 eredua, ordainketa bat egin behar denean honako artikulu hauetan aipatutako kasuetan: maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 65.2.d), 4. eta d) 5. artikuluetan, eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 43.6.e) artikuluan eta 43.7 artikuluaren azken paragrafoan; ukatu gabe informazioa emateko betebeharra horietan esku hartu duten pertsona edo entitateei dagozkien konturako ordainketa kasu horiek sortutako eragiketei buruz.”

    Hiru.–I. eranskina kendu da, eta II. eranskina foru agindu honen eranskinak ordeztuko du.

    Hirugarren artikulua. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Agindua aldatzen da; haren bidez, onetsi zen 190 eredua, “lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR