158/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Azken honen bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Europako Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 azken Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi zen.

Neurria behar bezala kudeatzeko eta Nafarroako eta Europar Batasuneko araudian ezarritakoarekin bat egin dezan, ulertzen da aldaketa batzuk sartu behar direla arauan. Batetik, alderdi orokorrei dagokienez, pagatzeko eskatu beharko du onuradunak; bestetik, laguntza eman aurreko kontrolei dagokienez, proposatutako kostuak apaldu direla behar bezala egiaztatuko dira.

Azkenik, zehapen administratiboak sartzen dira, kontrol administratiboetan onargarritzat jotzen zenbatekoen gainean. Izan ere, agintaritza eskudunak, ordaintzeko eskaeraren arabera, pagatzeko ezartzen duen zenbatekoa %10 handiagoa bada laguntza emateko baldintzetara egokitzen dena baino (behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den onargarri), zehapen administratibo bat aplikatuko da, bi zenbateko horien arteko aldea hain zuzen, baina laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.

Proposatutako foru aginduaren aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak. Horregatik, bidezkoa da urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako eta Europar Batasuneko araudiaren eskakizunetara egokitzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

  1. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 10. artikuluan 3., 4., 5. eta 6. puntuak gehitzen dira, eta honela idatzita geldituko dira:

    “3. Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR