154/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduak 182 eredu berri bat onetsi zuen, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpena” izenekoa.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legearen bidez aldaketak egin ziren abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean (Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa) eta uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean (Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duena), 182 ereduari eragiten baitiote.

Alde batetik, eduki berria eman zion Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 67. artikuluari: arautu zuen interes sozialeko kirol, kultura eta gizarte laguntzako jardueren babesletza kontratuetatik datozen publizitate gastuengatiko kenkaria. Orain arte ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Sozietateen gaineko Zergako xedapenen Testu Bategineko 22 B) artikuluko hirugarren atalean jaso ziren. Hala, babesletzari laguntzeko zerga pizgarria Zergaren Foru Legean sartu zen, beste edozein kenkariren izaerarekin eta luzaroan gelditzeko asmoarekin, eta, beraz, indargabeturik gelditu zen aipatutako 22 B) artikuluko hirugarren atala.

Aipatutako 22 B) artikulua osorik indargabeturik, eraginik gabe gelditu zen haren bigarren atalean jasotako pizgarri fiskala, Nafarroako Administrazio Publikoei edo irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuei egindako dohaintzetarakoa.

Beste alde batetik, indarrik gabe utzi zen aipatutako uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeko hamargarren xedapen gehigarria, non arautzen baitziren “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu duten proiektuei aplikatzekoak zaizkien pizgarri fiskalak.

Nolanahi ere, zenbait zerga aldatu eta 2017rako beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko foru legeak hamargarren xedapen gehigarri berri bat sortu du 10/1996 Foru Legerako, non ezartzen baitira mezenasgo sozialerako zerga pizgarriak, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zerga ekitaldietarako. Gainera, bigarren xedapen gehigarri berriaren bidez, deklaratzen da ezen 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu zuten urte anitzeko proiektuei emandako dohaintzetarako aplikatzekoak izanen direla aipatutako hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako onura fiskalak, eta mantenduko direla harik eta urte anitzetako proiektuaren gauzatzea bukatzen den arte.

Bidezkoa da, hortaz, 182 eredua aldatzea, aurretik aipatutako aldaketak sartzeko.

Bestalde, bidezkoa da hobekuntza teknikoak egitea, zergapekoek aiseago aurkez dezaten, eta beste zerga Administrazio batzuekin informazio trukea errazteko.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluak Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria gaitzen du informazio-aitorpena non eta nola aurkeztu behar den ezartzeko.

Horrenbestez, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat.–2 g) artikulua.

“g) Aurreko urteetan “Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua lortu duten urte anitzeko proiektuak dauzkaten entitateek informazio-aitorpen hau aurkeztu beharko dute proiektu horiek finantzatzeko lortzen duten dohaintzengatik, harik eta gauzatzea bukatzen den arte. “

Bi.–2 h) artikulua.

“h) Kirolaren, kulturaren eta gizarte laguntzaren arloko jarduerak babesteko kontratuen ondoriozko publizitate gastuetarako diru kopuruak jasotzen dituzten entitateak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eskudunek jarduera horien gizarte interesa deklaratzen badute eta kopuru horiek ekarlearen kuota likidoan kengarriak badira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 67. artikuluaren arabera.”

Hiru.–3.8. artikulua.

“8. Aurreko urteetan “Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua lortu duten urte anitzeko proiektuetarako jasotako dohaintzen onuradun diren entitateek, beren identifikazio-datuez gainera, emaileei edo ekarleei buruzko honako informazio hau ere aurkeztu beharko dute:

  1. Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

  2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

  3. Dohaintzen edo ekarpenen diru kopuruen zenbatekoa, aipatu proiektuak finantzatzeko erabilia.”

Lau.–3.9 c) artikulua.

“c) Babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuen kopuruak, kengarriak direnak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 67. artikuluaren arabera.”

Bost.–3.13. artikulua indargabetzen da.

Sei.–5.3 artikulua.

  1. Paper inprimatuan, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera, telematika bidez edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. eta 2. idatz-zatiekin bat.

    Inprimaki hori inprimakiak sortzeko dagoen zerbitzuan lortuko da, beste inon ez, Nafarroako Ogasunaren web orrian (http://hacienda.navarra.es).

    Zazpi.–I. eranskina.

    Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen den 182 ereduaren inprimakiaren ordez, inprimakien sorgailuan unean-unean prest dagoena erabiliko da, horretarako gaituko baita hura Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrian, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

    Zortzi.–II. eranskina.

    Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren II. eranskinean ageri den edukia aldatzen da, eta horren partez foru agindu honen eranskinekoa erabiliko da.

    Xedapen iragankor bakarra.–2014. eta 2015. urteei dagozkien informazio-aitorpena.

    Salbuespenez, sindikatu eta elkargo profesionalei ordaindutako kuotak, alderdi politikoendako kuota eta ekarpenak eta dohaintzak ez baldin baziren 2014ko eta 2015eko zergaldietan kendu, epean aurkezturiko informazio-aitorpenean sartu ez zirelako, 2016ko zergaldiko aitorpenean kentzen ahalko dira, 2014ko abenduaren 31ko eta 2015eko abenduaren 31ko araudiei jarraikiz, betiere entitate jasotzaileek aitortzen badituzte 2016ko zergaldiagatik aurkeztu beharreko informazio-ereduan aurreikusi bezala.

    Horretarako sortzen da, 2016ko zergaldiko informazio-aitorpenerako bakarrik, “Sortzapeneko ekitaldia” eremua, 2. motako erregistroan (aitortuaren erregistroa; 201-204 idazguneak), honako edukiarekin:

    IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA
    201-204 Zenbakizkoa SORTZAPENAREN EKITALDIA.Soilik 2016ko zergaldiko aitorpenerako.1. motako erregistroko “AITORTZAILEAREN IZAERA” (160 idazgunea) eremuan jasotzen denean aitortzailearen izaera adierazten duen zenbakia (1, 4, 5, 6, 8 edo 9), informazioaren sortzapen ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira.
    133-200 eta 205-250 idazguneak zuriunez utziko dira

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie.

    Iruñean, 2016ko abenduaren 16an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

    ERANSKINA

    Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak 182 eredua aurkezteko

    1. Euskarrien ezaugarriak.

      Arau honen xedeko informazioa ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

      –Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

      –Edukiera: 700 MB bitarte.

      –ISO/IEC DIS 9660:1999...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR