151/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zentro soziosanitario bat identifikatzen duena, hartan esku hartzearren Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren eta martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren arabera, eta esku hartzeko berariazko neurriak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 151/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zentro soziosanitario bat identifikatzen duena, hartan esku hartzearren Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren eta martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren arabera, eta esku hartzeko berariazko neurriak zehazten dituena. Martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren hirugarren apartatuan ahalmena ematen zaio kasuan kasuko autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari agindu horren xedeko egoitzetan esku hartzeko, egoitza bakoitzean dagoen egoera epidemiologiko eta asistentzialaren arabera, betiere behar eta proportzionaltasun irizpideei jarraikiz.

Ministro-agindu horren hirugarren apartatuaren arabera, esku-hartze horren barrenean, besteak beste, egoilarrak lurralde bereko beste egoitza batera eraman eta bertan birkokatzen ahalko dira, egoitza publikoa edo pribatua izan, betiere osasun publikoko arrazoiengatik.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren bidez, zenbait neurri ezarri ziren martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduan aurreikusitako egoerak gertatzen direnerako, egoitza bakoitzaren egoera epidemiologikoaren eta asistentzialaren arabera, eta aurreikusi zen esku-hartzea behar zuten zentro soziosanitarioak zeintzuk ziren identifikatzeko aukera. Gero, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren bidez, egoiliarren lekualdaketa horiek baimendu eta laguntzeko neurria ere aurreikusi zen.

Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte zahar etxean, betetzen dira martxoaren 23ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR