15/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa, garatzen duen Erregelamendua. Aldaketa egintzak administrazio-bidean berrikusteari buruzkoa da (erregelamendua urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 15/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa, garatzen duen Erregelamendua. Aldaketa egintzak administrazio-bidean berrikusteari buruzkoa da (erregelamendua urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Tributuen arloko errekurtsoaren administrazio-bidea erregulatzen duen araudia abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean, Tributuei buruzkoan, ezartzen da batez ere, eta hori garatzen duen Erregelamenduan (urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoan).

Nolanahi ere, ikusten da beharrezkoa dela erregelamendu hori eguneratzea, zenbait alderditan, batez ere Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren barne-antolamenduari buruzkoetan, atzemandako beharretara egokitzeko, hala erakutsi baitute, batetik, garapen-erregelamenduaren zenbait arlo aplikatzean izandako esperientziak, eta bestetik, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezezkoa eman izanak auzitegi ekonomiko-administratiboek haren aurrean arazo prejudizialak jartzeko aukerari; izan ere, ez dira “organo jurisdikzionaltzat” hartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuan xedatutakoaren ondorioetarako (ikus 2020ko urtarrilaren 21ean emandako epaia, C-274/14 auzigaia), ez direlako independentetzat jotzen.

Horrela, bada, zalantzaren bat argitzen da errekurtso-idatzizko akatsak zuzentzeari dagokionez, zehazten baita zein kasutan den hori beharrezkoa eta argitzen baita zer ondorio dituen akats horiek ez zuzentzeak.

Aurkaratutako egintzak eteteari dagokionez, honela arautzen du Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak: bete beharrekoa dela ezartzen duen printzipioaren salbuespen gisa. Praktikak erakutsi duenez, batzuetan, aurkaratutako egintzak eteteko eskaerak aurkezten dira bermerik gabe edo hori justifikatzen duen oinarririk gabe. Ez dagoenez gaiari buruzko berariazko araudirik, prozedurak denboran luzatzen dira etendura-eskaera aurkezte hutsagatik, eta horrek urratzen du administrazio publikoen adierazpeneko autotutoretza, zeina Konstituzioak aitortzen dien eskubidea baita, beharrezkoa den eraginkortasuna izan dezaten interes orokorrak betetzeko. Hori horrela, foru dekretu honen bidez baldintza tasatu batzuk ezartzen dira, etendura-eskaerak ondorioak izan ditzan, eta, aldi berean, araubide berezi bat ezartzen da baldintza jakin batzuk betetzen ez dituzten etendura-eskaerak ez aurkeztutzat har daitezen, eta, beraz, prozedura eten ez dezaten aurkezte hutsagatik bakarrik.

Bestalde, xehetasun handiagoz zehazten dira Auzitegiko lehendakariaren, kideen eta idazkariaren eginkizunetako batzuk. Halaber, ebazpenak izapidetu eta hartzeko berezitasun batzuk ezartzen dira, ohiz kanpoko egoeretan aplikatu beharrekoak, baldin eta egoera horien ondorioz eragotzi edo larriki zailtzen ahal bada Auzitegiak ebazpenak hartzea eta jakinaraztea, errekurtsogileen eskubideak murriztu gabe. Egoera horien artean daude “ezinbestekotzat” jotzen diren guztiak edo antzekoak, ebazpenak hartzea eragotzi edo oztopa dezaketenak, prozeduren amaiera beharrik eta nahi gabe geldiaraz ez dezaten. Aurreikusten den prozedura bereziaren helburua da prozeduraren izapidetzeak eta ebazpenak jarraitu ahal izatea erregulazio arruntean eragin nabarmenik izan gabe, baina sor daitezkeen zailtasunak saihestuz.

Tramitatzeari dagokionez, berariaz zehazten da ebazpen bereizia emateko aukera erreklamazio kolektiboak aurkeztuz gero; erreklamazioak ez onartzeko kasuak argitzen dira, eta bereizi egiten dira izapidetzeko onartzen ez diren horietatik; prozeduraren izapidetzea eteteko aukera ere sartzen da, bai eta aurkeztutako errekurtsoa edo erreklamazioa ebazteko epea luzatzeko aukera ere, baldin eta ebazteke badago Arbitraje Batzordean aurkeztutako antzeko arazoren bat –betiere batzordearen eskumeneko arlokoa–, haien gainean eragina izan dezakeena; bestalde, kentzen da arazo prejudizialak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian aurkezteko aukera.

Era berean, xedapen gehigarri bakarra gehitu zaio erregelamenduari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak aplikatzen ahal duen araudian sartzeko Foru Komunitateko tributuen arloko antolamendu juridikoan dauden xedapenak, hots, baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilerari buruzkoak, halaxe egin baitzen partzialki jakinarazpen elektronikoarekin abenduaren 31ko 99/2019 Foru Aginduaren bidez.

Xedapen indargabetzaile bakarrean indarrik gabe uzten dira egiten diren aldaketetan ezarritakoaren aurkako manuak.

Azken xedapenetako lehenak erregelamenduan xedatutakoa garatzeko aukera aurreikusten du, eta horretarako ahalmena ematen dio tributuen arloan eskumena duen departamentuko titularrari; azken xedapenetako bigarrenak ezartzen du foru dekretuak indarra hartuko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Gainera, adierazten duenaren arabera, aldaketak aplikatuko zaizkie foru dekretua indarrean sartzen denetik aurrera hasten diren administrazio-bideko berrikuspen prozedurei, berariazko arazo jakin batzuk izan ezik; horiek aplikatuko zaizkie foru dekretuak indarra hartzen duen unean ebazteke dauden prozedurei.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, aintzat hartuta Nafarroako Kontseiluaren txostena, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren 17ko bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra garatzen duen Erregelamendua, egintzak administrazio-bidean berrikusteari dagokionez.

Honela idatzita geratuko dira jarraian zerrendatzen diren manuak, hots, urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduarenak (erregelamendu horren bidez garatu zen Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio-bidean berrikusteari dagokionez):

Bat–3.5 artikulua.

“5. 4.1 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, prozedura jakin batean interesdun bat baino gehiago dagoenean, horiek berariaz izendatu duten ordezkariarekin edo interesdunarekin eginen dira sortzen diren jarduketak, eta, halakorik ez badago, errekurtso-idazkian lehen-lehena aipatzen denarekin.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera egindako jarduketek ondorioak izanen dituzte prozeduran interesa duten guztiengan”.

Bi.–3. artikuluari 6. apartatua gehitzea.

“6. Prozedura batean interesa dutenek, edo horien ordezkariek, edozein unetan eskatzen ahalko dute tramitearen egoerari buruzko informazioa. Informazio hori organo eskudunak emanen du, eta ukatu ahal izanen da baldintza hori behar bezala egiaztatzen ez bada eskaera egiten den unean”.

Hiru.–5. artikulua.

“5. artikulua. Errekurtsoa jartzeko eskaeraren edo idazkiaren edukia.

1. Erregelamendu honetan arautzen diren prozedurak interesdunak eskatuta abiarazten direnean, abiarazteko eskaerak edo idazkiak honako datu hauek izan beharko ditu gutxienez:

  1. Interesdunaren izen-deiturak, sozietate-izena edo izen osoa, eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Ordezkari baten bidez jardunez gero, Erregelamendu honetan azaldutako moduan frogatu beharko da ordezkaritza.

  2. Abiarazten den errekurtso, erreklamazio edo prozedura mota edo horren izaera zehaztea.

  3. Errekurtsoa edo erreklamazioa zer organotan aurkezten den edo zer organori eskatzen zaion prozedura abiarazteko.

  4. Aurkaratzen den edo espedientearen xede den administrazio egintza edo jarduketa zehaztea edo haren kopia, baita hori eman zen eguna eta horren inguruan komenigarritzat jotzen diren gainerako datuak ere.

  5. Interesdunek aurkeztutako asmoak.

  6. Jakinarazpenetarako helbidea; bakarra izan beharko da. Helbiderik aipatu ezean, jakinarazpenak igortzen ahalko dira interesdunen egoitza fiskalera, edo kasua bada, haien ordezkarienetara. Ez da beharrezkoa izanen hori adieraztea borondatezko edo nahitaezko jakinarazpen elektronikoak egiten direnean. Kasu horretan, jakinarazpena haren arauei jarraikiz eginen da.

  7. Idazkiaren edo eskaeraren sinadura (eskuz egindakoa edo digitala). Interesdun bat baino gehiago direnean, denen sinadura beharko da, berek edo beren ordezkariek eginda.

  8. Sartutako diru kopuruak ordaintzeko edo horiek itzultzeko eskatzen bada, kontuaren IBAN zenbakia, bidezkoa bada, sarrera hor egiteko. Hori idazkian adierazten ez denean, tributuen arloan eskumena duen departamentuaren datu-baseetan eskatzaileari lotuta agertzen den edozein banku-kontutan ordaintzen ahalko da itzulketa.

  9. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dagoen beste edozein.

    2. b), c), f) eta h) letretan xedatutakoa salbu, abiarazteko eskaerak edo idazkiak ez baditu betetzen aurreko apartatuan aipatzen diren baldintzak, eta galarazi gabe erregelamendu honetan akats zuzenketetarako jasotako arau bereziak, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo derrigorrezko dokumentuak aurkezteko, eta berariaz ohartaraziko zaio ezen errekerimendu hori aintzat hartu ezean, ez dela izapidetzea onartuko eta jarduketak artxibatuko direla.

    3. Errekurtsogileak errekurtsoaren edo erreklamazioaren kalifikazioan akatsa egiten badu edo hori jasotzen ez badu, berdin-berdin izapidetuko da, baldin eta aurkeztutako idazkitik eta gainerako inguruabarretatik modu arrazoizkoan ondoriozta badaiteke...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR