15/2019 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Azotz kalea 1, 3, 5, 7 eta 9, eta Mugazuri kalea, 2, 4, 6 eta 8 (Iruña).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 256 etxebizitzarentzat (9 erkidegotan banatuak), Iruñeko Txantrea auzoan. Atari hauek dira:

Azotz kalea, 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietakoak.

Mugazuri kalea, 2, 4, 6 eta 8 zenbakietakoak.

70eko hamarkadan egindako eraikinak dira. Berokuntzarako sistema zentralizatua dute, Orvina III osatzen duten dorre guztiei beroa ematen diena. Etxebizitza bakoitzak bere etxeko ur beroa dauka.

Jarduketan, inguratzaile termikoak hobetuko dira, eta irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira eraikinak, horren falta badute. Horretarako, egungo itxurari eta materialei eutsiko zaie.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Onestea Iruñeko jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua:

    Azotz kalea, 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietakoak.

    Mugazuri kalea, 2, 4, 6 eta 8 zenbakietakoak.

    Ondorioak erabatekoak izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR