15/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” proiektua behin-behinekoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aurkeztu egin da “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” izeneko proiektua, behin-behinekoz onesteko.

Galarko Udalak eskaturik, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak erredaktatu du Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria eta oinezkoendako bidea eraikitzeko proiektua. Proiektuan sarbide berri bat egiteko behar diren elementuak zehazten dira. Bideak atari zabaleko bi tarte izanen ditu, eta pasabide bat Ezkirotz-Imarkoian NA-6001 errepidearen azpitik. Oinezkoendako bide berri bat ere egitea aurreikusten da proiektuan, Nafarroako Unibertsitatetik datorrenari jarraipena emateko eta azpiko pasabidearekin eta bide-sarearekin lotzeko. Bideen malda ez da %6tik gorakoa izanen, pertsona guztiak igaro ahal izateko, mugikortasun murriztua dutenak barne, eta bizikletaren erabilera sustatzeko.

Sarbide berria NA-6001 errepidea urbanizazioarekin elkartzen den puntuaren ondo-ondoan kokatzen da, hegoaldera, oraingo bide-sareari traba egiten ez dion leku batean. Irabia ikastetxeko aparkalekura iristeko aukera emanen du, eta goi-lautadako etxebizitzetara ere bai, duela gutxi egin den bidean barna. Oinezkoendako bide berria, aldiz, NA-6001 errepidearekin paralelo joanen da, eskuineko bazterretik.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin-behinekoz onestea “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” izeneko proiektua.

  2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR