15/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 8koa, “Ebro ibaia” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta “Sotos de Murillo de las Limas” (EN-10), “Sotos de Traslapuente” (EN-11), “Soto de la Mejana de Santa Isabel” (EN-12), “Soto Alto” (EN-24), “Soto Giraldelli” (EN-25), “Soto de Mora” (EN-26) y “Soto de los Tetones” (EN-28) lekune naturalen kudeaketa plana onetsi, eta “Soto del Ramalete” (RN- 32), “Soto de la Remonta” (RN-33) y “Sotos del Quebrado, el Ramillo y la Mejana” (RN-38) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Ebro ibaia izeneko gunea Nafarroako hegoaldean dago, Valtierrako, Castejóngo, Arguedasko, Tuterako, Cabanillasko, Fontellasko, Ribaforadako, Fustiñanako, Buñuelgo, Cortesko eta Errege Bardeako udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Ebro ibaia” izeneko ES2200040 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Ebro ibaia” izeneko gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, besteak beste, “Soto del Ramalete” (RN- 32), “Soto de la Remonta” (RN- 33) eta “Sotos del Quebrado, el Ramillo y la Mejana” (RN- 38) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak.

Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile horiek eguneratu behar direla. 230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako lurraldeko zenbait naturagune lekune natural deklaratu ziren, besteak beste, “Sotos de Murillo de las Limas” (EN- 10), “Sotos de Traslapuente” (EN- 11) eta “Soto de la Mejana de Santa Isabel” (EN- 12). Martxoaren 21eko 97/1991 Foru Dekretuaren bidez, lekune natural deklaratu ziren “Soto Alto” (EN- 24), “Soto Giraldelli” (EN- 25) y “Soto de Mora” (EN- 26). Era berean, ekainaren 1eko 178/1998 Foru Dekretuaren bidez, lekune natural deklaratu zen “Soto de los Tetones” (EN- 28) eremua.

Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen arabera, lekune naturalen erabilera eta kudeaketa kasuan kasuko plan zuzentzaileetan xedatzen denaren araberakoak izanen dira. “Sotos de Murillo de las Limas” (EN- 10), “Sotos de Traslapuente” (EN- 11), “Soto de la Mejana de Santa Isabel” (EN- 12), “Soto Alto” (EN- 24), “Soto Giraldelli” (EN- 25), “Soto de Mora” (EN- 26) eta “Soto de los Tetones” (EN- 28) lekune naturalek ez dute gaur egun erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailerik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. ES2200040 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Ebro ibaia” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. Kudeaketa Plana onestea, “Ebro ibaia” izeneko ES2200040 KBEarena eta lekune natural hauena: “Sotos de Murillo de las Limas” (EN- 10), “Sotos de Traslapuente” (EN- 11), “Soto de la Mejana de Santa Isabel” (EN- 12), “Soto Alto” (EN- 24), “Soto Giraldelli” (EN- 25), “Soto de Mora” (EN- 26) eta “Soto de los Tetones” (EN- 28). Plana foru dekretu honen eranskinean dago.

  4. “Soto del Ramalete” (RN- 32), “Soto de la Remonta” (RN- 33) eta “Sotos del Quebrado, el Ramillo y la Mejana” (RN- 38) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzea, ES2200040 KBE kudeatzeko planarekin bat.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Ebro ibaia” izeneko gunea Nafarroako hegoaldean dago, eta bere baitan hartzen du Ebro ibaiak Nafarroan egiten duen azken tartea, Castejonen autobidean dagoen zubitik Foru Komunitatearen eta Aragoiren arteko mugara bitartekoa. 2.120,37 hektareako azalera du.

    Eremuan sartuta daude Ebro ibaiaren tarte horretako ibilgua, ibaiertzak, ibarbasoak eta meandroak, Ebro ibaira isurtzen diren errekazulo batzuk (Barranco de Valdelafuente y Las Limas), aintzira txiki batzuen hustubideak (Balsas del Tamariz) eta Tausteko Ubideak nafar lurraldean egiten duen zatia.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

  6. artikulua. Gidaritza Batzordea.

  7. Gidaritza batzorde bat sortzen da “Ebro ibaia” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  8. Gidaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europako Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

  9. “Soto del Ramalete” (RN- 32), “Soto de la Remonta” (RN- 33) eta “Sotos del Quebrado, el Ramillo y la Mejana” (RN- 38) natura-erreserbei dagokienez (RN-38), oso-osorik “Ebro ibaia” lekuan sartutako espazioak baitira, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera arautuko dira.

  10. “Sotos de Murillo de las Limas” (EN- 10), “Sotos de Traslapuente” (EN- 11), “Soto de la Mejana de Santa Isabel” (EN- 12), “Soto Alto” (EN- 24), “Soto Giraldelli” (EN- 25), “Soto de Mora” (EN- 26) eta “Soto de los Tetones” (EN- 28) lekune naturalei dagokienez, oso-osorik “Ebro ibaia” lekuan oso-osorik sartutako espazioak baitira, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean, Nafarroako lurraldeko zenbait naturagune lekune natural deklaratu zituzten martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuan eta martxoaren 21eko 97/1991 Foru Dekretuan, “Sotos de Traslapuente” (EN-11) lekune naturala aldatu, eta “Soto de los Tetones” (EN-28) lekune natural deklaratzen duen ekainaren 1eko 178/1998 Foru Dekretuan eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR