149/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zentro soziosanitario bat identifikatzen duena, hari sostengua ematearren Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren eta martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren arabera, eta sostengu hori emateko berariazko neurriak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 149/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zentro soziosanitario bat identifikatzen duena, hari sostengua ematearren Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren eta martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren arabera, eta sostengu hori emateko berariazko neurriak zehazten dituena. Martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren hirugarren apartatuan ahalmena ematen zaio kasuan kasuko autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari agindu horren xedeko egoitzetan esku hartzeko, egoitza bakoitzean dagoen egoera epidemiologiko eta asistentzialaren arabera, betiere behar eta proportzionaltasun irizpideei jarraikiz.

Ministro-agindu horren hirugarren apartatuarekin bat, egoitzan martxoaren 19ko SND/265/2020 Aginduaren 2.1 apartatuko b), c) eta d) multzoetan sailkatutako erabiltzaileak dauden kasuetan, esku-hartze horren ondorioz, beste jarduketa batzuen artean, zilegi izanen da Administrazio publiko horretako langile bat izendatzea bertako jarduera asistentziala zuzendu eta koordina dezan.

Gainera, hasiera batean, Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluan, eta orain, Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen 4. artikuluan, ezarrita dago, alde batetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko dituela, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta, bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jartzen dituen behin-behineko zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR