149/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Behin erabaki ondoren Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala –Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenaren bitartez–, onetsi behar dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, esaterako lanaldiko atsedenaldia eta norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia Mahai Orokorrean negoziatu da erakunde sindikalekin, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaiegunen zehaztapena.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek jaiegun hauek izanen dituzte 2019an, igandeez gain:

    Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

    Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

    Martxoaren 19a: San Jose.

    Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

    Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

    Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

    Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    Uztailaren 6a: San Fermin bezpera. 12:00etatik aurrera jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Uztailaren 8a, 9a eta 10a: sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

    Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

    Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

    Azaroaren 29a: San Saturnino. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

    Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

    Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

  3. Iruñean lan egiten ez duten langileentzat jaieguna izanen da Nafarroako herrietako 2019ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko festa eguna. Gainera, lan egiten den herriko zaindariaren festei dagokienez, jaiegun izanen dira festen hasierako eguna, 12:00etatik aurrera, eta hiru egun gehiago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bidez xedatzen duenari jarraikiz, hots, herriko zaindariaren festak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR