1483/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Caparrosoko eta Martzillako udal mugarteak aldatzeko espedientea hasi, jendaurrean jarri eta udal horiei entzutea ematea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako udalak sortu eta ezabatzeko prozesuak, baita beren mugarteak aldatzekoak ere, foru lege horretan eta berau garatuko duten erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz eginen dira.

Arau horren 2. apartatuak adierazten du aipatutako prozesuetako xedeak hauek izan behar dutela:

  1. Udal eskumeneko zerbitzuen eskaintza hobetzea.

  2. Kasuan kasuko toki entitateen kudeaketa ahalmena haunditzea.

  3. Udal mugarteak errealitate fisiko, demografiko, urbanistiko eta kulturaletara egokitzea.

  4. Tokiko arazoetan herritarren partaidetza erraztea eta zerbitzuak benetan ematen direla bermatzea.

Era berean, arauaren hirugarren apartatuak xedatzen duenez, udalak sortu eta ezabatzeko prozesuek, baita mugarteen aldaketek ere, inoiz ezin izanen dute hirigune jarrai bat udal mugarte batean baino gehiagotan zatitzea ekarri.

Arauaren 15. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du, halaber, udal mugarteak alda daitezkeela, besteak beste, udal bat edo batzuen lurraldearen zati bat banatu eta beste bati edo batzuei gehitzeko, eta 2. apartatuak, berriz, gisa horretako aldaketak egiteko beharrezkoa dela mugarteak mugakide izatea.

Toki Administrazioari buruzko Foru legearen 17. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du udal mugarteak aldatzeko ekimena, 15.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartarako interesa duten herritarrena eta udalarena edo udalena ez ezik Nafarroako Gobernuarena ere izan daitekeela. Ekimena gauzatu ondoren, Foru Komunitateko Administrazioak bete beharreko prozeduran hauek egin behar dira: espedientea gutxienez ere bi hilabetez jendaurrean izatea, ukitutako udal eta kontzejuei entzutea ematea epe horretan berean, eta Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Estatuko Administrazioak horren berri duela. Aldaketaren gaineko ebazpena ematea Nafarroako Gobernuari dagokio.

Kasu honetan, proposatu den alterazioaren jatorria 2018/207ko ebazpena da, 2018ko maiatzaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatzen duena. Hauen artean besteak beste, Caparroso eta Martzillako udalerrien artean dagoen muga jurisdikzionala landu zen. Testuinguru honetan udalerrietako batzordeen iritziz onuragarria zen udalerrien arteko muga jurisdikzionala Aragoi errekaren topografia malkartsuari egokitzea. Lerroaren egokitzapen hau, bai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR