148/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 187, 188, 189 eta 198 eredu informatiboak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 148/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 187, 188, 189 eta 198 eredu informatiboak. Nafarroako Foru Ogasunak ahalik eta zerga-informazio zehatzena lor dezan, beharrezkoa da hura eguneratzea une bakoitzeko errealitatearen arabera, eta aldi berean saiatzea zergapekoek informazioa emateko duten betebeharra betetzeko lana ahalik eta erosoen izan dadin.

Horregatik, zenbait aldaketa egin behar dira araudian, hain zuzen ere, informazio betebehar jakin batzuk betetzeko eman behar den informazioari buruzkoan. Komeni da aldaketa horiek modu integratzaile batean egitea, arau bakarrean, hobeki bermatzeko zergapekoek badutela egindako aldaketen berri, eta aldaketa horiek ez gelditzeko arau desberdinetan sakabanatuak.

Hauexek dira foru agindu honetan jasotzen diren aldaketa nabarmenenak:

Lehenengo artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa. Aldaketa honen xedea da higiezinen egoera kodeak beste eredu batzuetan bildutako katastro-erreferentzien egoera berriaren arabera eguneratzea (184 ereduan gertatzen den bezala), Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Komunitateko katastro-erreferentziak dituzten higiezinak (orain arte kode berean sartuak 180 ereduan) bereiziz. Halaber, kendu egiten da paper inprimatuan aurkezteko aukera: Interneten bidezko bide elektronikoa erabiliz edo euskarri baten bidez bakarrik aurkezten ahalko da.

Bigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboaren eredu berri bat (182 eredua). Aldaketaren xedea da babestutako ondarearen titularrari buruzko informazioa ereduaren 2. motako erregistroetara eramatea (gaur egun informazio eremu horiek 1. motako erregistroetan daude). Horrela, datozen errenta kanpainetan zergadunek eskura izanen duten zerga informazioa hobea izanen da, ahalbidetuko baita informazio hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean automatikoki sartzea eta hara eramatea.

Hirugarren artikuluak aldatu egiten ditu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren eranskinean jasotako erregistro-diseinuak (foru agindu horren bidez, 187 eredua onetsi zen honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez). Aldaketaren bidez, “Bazkide/parte-hartzaile bakoitzeko konturako ordainketa” eremu berria sartzen da, aipatu 187 ereduan identifikatu ahal izateko eragiketa egiten duen bazkideak edo parte-hartzaileak hartan egin beharreko konturako ordainketa dela-eta atxikipenik edo konturako sarrerarik aplikatu behar ez den eragiketen kasuak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 65.2 eta 90. artikuluetan, eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrela, marka berriaren bidez hobeki kudeatzen ahalko da bai inbertsio kolektiboko erakundearen entitate kudeatzaileak aurkeztutako 187 eredu horretatik datorren zerga informazioa, bai dagokion bazkideak edo parte-hartzaileak egin beharreko konturako ordainketa bera ere.

Laugarren artikuluak aldatu egiten du Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 2/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 188 eredua: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”. Aldaketaren xedea da ereduaren erregistro-diseinuetan bildutako arauen aipamenak eguneratzea.

Bosgarren artikuluak bi aldaketa egiten ditu otsailaren 27ko 27/2009 Foru Aginduan, zeinaren bidez, batetik, onetsi baitzen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri baitziren.

Lehenbiziko aldaketa “Balore kopurua” izeneko eremuari buruzkoa da (96-107 posizioak), gaur egun bi hamarren bakarrik jartzeko aukera ematen baitu, zenbait kasutan aski ez dena aitorpena behar bezala betetzeko. Horregatik, posizio kopurua handitu da eremu horretan (187 ereduan bezalatsu). Nolanahi ere, “Balore kopurua” eremua bukaeran dauden posizio berrietara eraman da (130etik 145era arteko posizioetara, hain zuzen), ereduko gainerako eremuak lekuz ez aldatzeko. Horrenbestez, gaur egun eremu horretako 96tik 107ra arteko egungo posizioak hutsik geldituko dira.

Bigarren aldaketa “Baloreen nominala” (146tik 161era arteko posizioak) delakoari buruzko eremu berri bat sartzean datza, zergadunari laguntza emateko “Baloreen Zorroa” izeneko tresnari begira beharrezkoa den informazioa hobetzera bideratua egonen dena. Eremu hori onesteak maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.17.A.a) artikuluaren aldaketa dakar, eta ez da onetsiko aldaketa hori gauzatu arte, foru aginduko azken xedapen bakarrak ezartzen duen moduan; horrenbestez, ez da indarrean sartuko aipatutako erregelamendu aldaketa indarrean sartzen den arte.

Seigarren artikuluak aldatu egiten du Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez 198 eredua onetsi baitzen, finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena egitekoa. Aldaketaren xede nagusia da eredu hori egokitzea zergadunari bere balore negoziatuen zorroa eramaten laguntzeko beharrezkoa den informaziora.

Ildo horretatik, aldatu egiten da “Kodearen gakoa” eremua, arau orokor gisa ezartzeko baloreen identifikazioa jaulkitzailearen ISIN eta IFZ zenbakien bidez egin behar dela.

Modu berean, “Jaulkitzailearen kodea” eremua gelditzen da jaulkitzailearen identifikazioa jaulkitzailearen IFZaren bidez egiteko, eta “ISIN kodea” eremu berria sortzen da, baloreak identifikatzeko kodeari dagokion identifikazio gehigarria jasotzeko.

Bestalde, aldatu egiten da “Jatorriaren gakoa” eremua, mortis causa eta inter vivos irabazizko eskualdaketen artean bereizteko eta argitzeko liberatutako akzioen entrega kostu bidezko eragiketatzat jotzen dela.

“Eragiketa-gakoa” eremua ere aldatzen da, gako berriak sartzeko honako hauetarako: baloreen splita eta kontrasplita direlakoekin loturiko eragiketak (L gakoa), liberatutako akzioen entrega (X gakoa), eta bat-egite eta zatiketa eragiketa geroratuak (Y eta Z gakoak, hurrenez hurren). Bestalde, berrantolatzen dira kapitala murrizteko eragiketei dagozkien gakoak, honako hauen artean bereiziz: batetik, ekarpenen itzulketarekin loturikoak (G eta I gakoak), eta, bestetik, baloreen amortizazioen ondoriozko eragiketekin (J gako berria) eta mozkin banatu gabeen ondoriozkoekin (K gako berria) loturikoak.

Bestalde, aldatu egiten da “Merkatu gakoa” eremua, Europar Batasuneko eta gainerako herrialdeetako bigarren mailako balore-merkatu ofizialen artean bereizteko.

Era berean, honako hauetarako eremu berriak gehitzen dira: eragiketako gastuak, zergadunaren baloreen zorroari begira beharrezkoa den informazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR