147E/2020 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak eta aldatzen baitira 2018-2021 aldirako jarduketa programak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 147E/2020 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak eta aldatzen baitira 2018-2021 aldirako jarduketa programak. Ura nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteko, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua onetsi zen.

Zuzentarau hori Espainiako antolamendu juridikoan txertatu zen Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez.

Errege dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek epe egoki batean eta, gutxienez ere lau urtean behin, aztertu eta, kasua bada, aldatu edo handitu egin beharko dituzte eremu kutsagarriak, izendatu ziren unean aurreikusi ez ziren aldaketa edo faktoreak kontuan hartzeko. Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak izendatu ziren eta jarduketa programa onetsi zen.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 5eko 188/2006 Foru Aginduaren bidez, eremu kutsagarriak mantentzea onetsi zen; izan ere, 2006an iraungi zen 4 urteko lehen epealdia.

Gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 128/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi ziren, beste eremu bat gehitu zen (Zidacos arroko ureztalurrak), Cortesko eta Fontellasko udalerrietan lehendik zeuden ureztalurretakoak handitu ziren eta Vianako azalera kendu egin zen eremu kutsagarritik. Aldaketa horiek egiteko, aintzat hartu zen udalerri horietako lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera. Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 518/2009 Foru Aginduaren bidez, 2010-2013 aldirako jarduketa programa onetsi zen nekazaritzako jardueretako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuetarako.

2013an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 19an emandako 501/2013 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2014-2017 aldirako jarduketa programa onetsi zen. Robo ibaiaren azaleko ur masaren arro-isurialdearekin zerikusia duen beste eremu kutsagarri bat deklaratzen da, eta 1. eremua kentzen da eremu kutsagarrietatik, Mendabiako udalerria ukitzen zuena. Aldaketa horiek egiteko, aintzat hartu zen Nafarroako azaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera.

Beste alde batetik, 261/1996 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen Ministerioak eskumena duela zehazteko zer ur masa dagoen kutsaduraren eraginpean nekazaritzako nitratoen ondorioz, edo zeinek duen hala egoteko arriskua. 4. artikuluak ezartzen du autonomia erkidegoek lurzoruak eremu kutsagarritzat joko dituztela, baldin eta jariatze-urak edo iragazpenak ekartzen badu edo ekar badezake nitratoen kutsadura kutsaduraren eraginpean dauden uretan edo hala egoteko arriskua dutenetan.

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak zehaztu zuen 2016an zer ur masak ekarri dituzten nekazaritzako nitratoez kutsatutako eremuak edo horren arriskua dutenak, eta horren berri eman zion Europako Batzordeari.

Zehaztapen hori oinarri hartuta eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bidalitako dokumentazio kartografikoa kontuan hartuta, 2018an izendatu ziren eremu kutsagarriak 2018-2021 lau urteko epealdirako. Era horretan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urriaren 4an eman 247/2018 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen. Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (052) zerikusia duen eremu kutsagarriaren azalera handitzen da, barnean har dezan Lodosa eta Tutera arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masak (049) ukitutako eremua ere. Bestalde, Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin (090.051) zerikusia duen eremu kutsagarria Zidakos ibaiaren arrora handitzen da, ukitutzat jo baitira “Zidakos ibaia, haren sorburutik Zenborain ibairaino” azaleko ur masa (292) eta “Zidakos ibaia, Zenboraindik bokaleraino” azaleko ur masa (094). Bukatzeko, eremu kutsagarritzat jarraitzen du “Robo ibaia, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino” azaleko ur masaren (95) arro-isurialdeak.

Nolanahi ere, 2018ko azaroaren 9an, Europako Batzordeak epatze gutun bat igorri zion Espainiari, 2018/2250 arau-haustearen prozedurari dagokionez; hartan, adierazten da ez direla bete hari dagozkion betebeharrak Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentarauaren 3.4, 5.4, 5.5 eta 5.6 artikuluen arabera. Horrek ekarri du, batetik, eremu kutsagarrien deklarazioa berrikustea, aintzat hartuta zuzentarau horretako aipatutako artikuluak, eta, bestetik, jarduketa programa indartu bat hartzea, nitratoen kontzentrazioa azaleko uretan handitzeko joerari buelta emateko 3. eremu kutsagarrian (Zidakosko arro hidrografikoa); izan ere, % 20 murriztu behar dira oro har aplikatu beharreko gehieneko dosiak, non ez duen lurreko nitrogenoaren analisi batek erakusten balio txikiak dituela mantenugai horrek. Behartu du, orobat, maldan dauden lurzatietan ongarriak aplikatzeko baldintzak aldatzera eta maldaren gradientea birdefinitzera, Europako Batzordearen beraren jarduketa programak prestatzeko gomendioei jarraikiz edo herrialde bakoitzaren ikerlan zientifikoak oinarri hartuz, halakorik balego.

261/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluarekin bat, izendapen berri bat proposatzen da, kontuan har daitezen azken izendapenean kontuan hartu ez ziren aldaketak edo faktoreak.

Izendapen berri horrek lurpeko ur masekin zerikusia duten eremu kutsagarrien azalera hedatu du.

Bestalde, asmoa da kasuan kasuko jarduketa programak eguneratzea eta foru agindu honetan aipatzen diren kasuan kasuko eremu deklaratuetan aplikatzea.

Gobernu Irekiaren web-orrian argitara eman da jendaurreko informazioaren tramite bat, 2020ko abuztuaren 3tik 28ra bitartekoa, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko. Emandako epean honako hauek aurkeztu dituzte alegazioak: UAGN, UCAN, Cooperativa Valdorba eta ANPROGAPOR. III. eranskinean jasota dago jaso diren alegazioen eta iruzkinen balorazioa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroan eremu kutsagarritzat izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko azaleko zein lurpeko ur masekin zerikusia duten lau eremu hauek, Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren ondorioetarako:

  1. 1. eremua: Eremu kutsagarritzat deklaratzen da Errioxa-Mendabia arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masa (048). Eremu horrek Mendabiako udalerriko katastroko nekazaritza lurzati guztiak biltzen ditu, baldin eremu kutsagarriaren inguratzailearen barnean badaude.

  2. 2. eremua: Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (052) zerikusia duen eremu kutsagarriaren azalera handitzen da, bai eta Lodosa eta Tutera arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (049) zerikusia duena ere. Eremu horrek honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du: Ablitas, Alesbes, Arguedas, Azagra, Azkoien, Bardea, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cascante, Castejón, Corella, Cortes, Erriberri, Fontellas, Funes, Fustiñana, Martzilla, Milagro, Murchante, Murillo el Cuende, Ribaforada, San Adrian, Santakara, Tutera eta Valtierra, baldin eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera ureztalurraren kategoria badute lurpeko 052 eta 049 ur masen gainean mugatutako eremuan. Halaber, eremu kutsagarriaren inguratzailearen barnean ureztalurrean lekunetzat jotzen diren lurzatiak ere hartzen ditu, beren katastroko kalifikazioa edozein dela ere.

  3. 3. eremua: mantentzen da Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin (090.051) zerikusia duen eremu kutsagarria Zidakos ibaiaren arroa, ukitutzat jo baitira “Zidakos ibaia, haren sorburutik Zenborain ibairaino” azaleko ur masa (292) eta “Zidakos ibaia, Zenboraindik bokaleraino” azaleko ur masa (094). Eremu horrek hartzen du honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa: 106. fazeria, 107. fazeria, Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Beire, Biurrun-Olkotz, Caparroso, Erriberri, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Noain, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Tirapu, Untzue eta Uxue. Haien maldak Zidakos ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

  4. 4. eremua: Eremu kutsagarritzat mantentzen da “Robo ibaia, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino” azaleko ur masaren (95) arro-isurialdea. Eremu horrek hartzen du honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa: Adios, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Galar, Gares, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar, Uterga eta Zizur. Haien maldak Robo ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

    Nekazaritzako nitratoen eraginpeko eremu kutsakortzat jotako lurralde azalerak Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran (IDENA: http://idena.navarra.es ) argitaratutako informazio geografikoan ageri dira.

    2. I. eranskina aldatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduan, I. eranskinaren arabera (Jarduketa programa 2018-2021 aldirako), 1., 2. eta 4. eremu kutsagarrietako uren kutsadura murriztu eta prebenitzeko (foru agindu honen aurreko apartatuan zehaztu dira), I. eranskinean adierazi den moduan, zeina foru agindu hau argitaratzen denetik aplikatuko baitzaie eremuei.

    3. II. eranskina onestea, jarduketa programa indartu gisa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR