1472/2017 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19an), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintza onetsi zen. Bertan nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu huts onetsi ziren, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 316/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 686/2017 Ebazpenaren bidez aipatu lekualdatze lehiaketa ebatzirik, bete gabe utzi da, eta, hortaz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

  2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2017ko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

    DEIALDIA, NEKAZARITZAKO INGENIARIEN BOST LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

    Hona hemen deialdiaren oinarriak:

  4. –Deialdiaren xedea.

    1.1. Nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzea da deialdi honen xedea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira, eta ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintzan daude. Plantilla zenbakiak eta destinoak hauek dira:

    –4 lanpostu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian, 4051, 5460, 5510 eta 6836 zenbakia dutenak, funtzionario araubidekoak.

    –Lanpostu bat Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian, 6854 lanpostu-zenbakia duena, funtzionario araubidekoa.

    Eskainitako lanpostu huts guztietarako, B motako gidabaimena behar da.

    1.2. Deialdiko bost lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

    –2 lanpostu, txanda irekian.

    –3 lanpostu, igoera txandan.

    1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

    Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

    Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

  5. –Betebeharrak.

    2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

    2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

    1. Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

      Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

    2. Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

    3. Nekazaritzako ingeniariaren titulua edo Nekazaritzako ingeniariaren lanbide arautuan aritzeko gaitasuna ematen duen gradua edo masterra edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

      Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

    4. Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

    5. Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

      2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

      Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

    6. Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

      Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

    7. Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

    8. Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

      2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

      Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 7.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

      2.3. Izendapenerako proposatutako izangaiek frogatu beharko dute aurreko baldintzak betetzen dituztela, deialdiaren 7.2 atalean aurreikusten diren epean eta moduan, salbu eta 3.3 oinarriko 3. eta 4. puntuetan ezarritako dokumentazioa, deialdian parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko baita.

  6. –Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

    3.1. Tasak.

    Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

    Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

    1. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

    2. Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

    Aurreko b) lerroaldean aurreikusitako salbuespena frogatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    –Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

    –Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Eredua Interneten bidez lor daiteke, www.nafarroa.eus helbidean.

    Tasa hori behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez ordaintzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, helbide honetan, ordainketa-gutunaren eredua dago: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/.

    Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

    Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

    3.2. Eskaerak.

    Eskabideak deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaeraren eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen duen Nafarroako Aldizkari Ofizialetik, bai honako esteka honetatik, deialdiari buruz dagoen aiputik:

    http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+publico/

    Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

    Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

    1. Aurrez aurre.

      Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

      Eskabidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR