147/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan jakinarazpenak bide elektronikotik jaso behar dituzten entitate taldeak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra garatzeko, uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua onetsi zuen, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

Azaroaren 12ko 20/2014 Foru Legeak, 13/2000 Foru Lege Orokorra hein batean aldatzen duenak, Nafarroako tributu arloan jakinarazpen elektronikoa bultzatzearren, aldaketa garrantzitsuak egin zituen horren 99. artikuluko 5. apartatuan.

Uztailaren 1eko 41/2015 Foru Dekretuak, geroago, aipatu 50/2006 Foru Dekretua aldatu zuen, eta “Nafarroako Zerga Ogasunaren jakinarazpen elektronikoak” izeneko IV. kapituluaren testua osatu. Foru dekretu horrek 32.1 artikuluan zehatz esaten du zer entitatek jaso behar dituzten bide elektronikotik Nafarroako Zerga Ogasunak bidaltzen dituen jakinarazpen administratiboak. Horien artean daude hirugarrenen izenean aitorpen-likidazioak, autolikidazioak eta informazio aitorpenak aurkezteko baimena duten entitateak.

Bestalde, aipatu 32.1 artikuluak baimena ematen dio ekonomia eta ogasunaren arloko eskumena duen departamentuaren titularrari jakinarazpen elektronikoak jaso behar dituzten entitateen taldeak aldatzeko, foru agindu baten bidez betiere.

Gaikuntza hori oinarri, foru agindu honen bidez, aldaketak sartu dira jakinarazpenak bide elektronikotik jaso behar dituzten entitateen taldeetan, helburua hauxe dela: funtsean, berberak izatea entitate horiek eta, aurkezpen mota hori baldin badago, likidazio-aitorpenak, autolikidazioak, urteko aitorpen laburtuak eta aitorpen informatiboak, baita zerga arloko araudian aurreikusitako bestelako dokumentuak eta komunikazioak bide telematikotik aurkeztera behartuak daudenak.

Horri dagokionez, ohartarazi beharra dago hemendik aurrera Nafarroako Zerga Ogasunak bidaltzen dituen jakinarazpen administratiboak bide elektronikotik jaso behar dituzten entitateak behartuak egonen direla, bestalde, aitorpenak eta tributuei buruzko gainerako dokumentuak telematika bidez aurkeztera, eta, beraz, jakinarazpenak bide elektronikotik jasotzeko sistemara biltzeak ez dakarrela zama edo zailtasun berezirik edo ezezagunik. Aitzitik, sistemara biltzeak argi eta garbi errazten du tributuen kudeaketan lankidetza sozial eraginkorra lortzeko bidea.

Nolanahi ere, zehaztu beharra dago 50/2006 Foru Dekretuaren 32. artikuluak jakinarazpena bide elektronikotik jaso behar dituzten entitateez ari dela, bai izenburuan bai edukian. Har bedi kontuan, beraz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR