147/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Laborategiko Brigada Kriminalistikoaren Zerbitzu-karta onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak zerbitzu-kartak arautzen ditu 18. artikulutik 21. artikulura bitartekoetan. Horiek jendearentzat eskuragarri dauden agiriak dira, eta horien bidez Nafarroako Administrazio Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoei buruzko informazioa ematen diete herritarrei. Zerbitzu-kartek administrazio publikoek bere zerbitzu publikoak hobeki emateko borondatez hartutako konpromisoak izanen dituzte, baita haiek beteko direla bermatzen duten adierazleak ere; ez dira arauzko xedapenak eta ez dute ondorio juridiko loteslerik.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu-kartak arautzen dituenak, honela definitzen ditu zerbitzu-kartak: “Jendeak eskuratzen ahal dituen agiriak dira. Horien bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek eta haren menpeko erakunde autonomoek ematen dituzten zerbitzu publikoez herritarrei argibideak eskaintzen dizkiete eta zerbitzu horiek emateko konpromiso eta adierazleak zehazten dituzte”. Era berean, aipatzen du “Administrazio Publikoak bere zerbitzu publikoak hobeki burutzeko hartzen dituen borondatezko konpromisoak dira. Ez dira xedapen arau-emaileak eta ez dute ondorio lotzailerik sortzen”.

Foru dekretu horrek berak adierazten du zerbitzu-kartak “departamentu edo erakunde autonomo bakoitzak prestatu eta kudeatuko dituela, zuzendaritzako organo gorenaren erantzukizunpean, eta departamentu edo erakunde osoa edo beheragoko unitateak sartzen ahal direla gutun horien esparruan, egokiena zer den ikusita”; horrekin batera, hau ezartzen du: “Departamentu edo erakunde autonomo bakoitzeko goi mailako organo betearazleak onetsiko ditu. Onesteko ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan”.

Nafarroako Foruzaingoaren esparruan, beharrezkotzat jotzen da Polizia Zientifikoaren Dibisioaren menpeko Laborategiko Brigada Kriminalistikoaren Zerbitzu-karta onestea; brigada hori delituak argitzen laguntzeaz arduratzen den unitatea da, eta, horretarako, analisi zientifikoaren bidez lortutako elementu objektiboak biltzen ditu, delituen erantzuleak identifikatzeko; haren xedea Nafarroako Foru Komunitatean erreferentea bihurtzea da metodo zientifikoen aplikazioan oinarritutako ikerketaren arloan.

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da Foruzaingoaren Laborategiko Brigada Kriminalistikoaren Zerbitzu-karta onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliaturik,

AGINDU DUT:

  1. Foruzaingoaren Laborategiko Brigada Kriminalistikoaren Zerbitzu-karta onestea. Foru agindu honen eranskinean dago.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  3. Foru agindu hau igortzea Barne Zuzendaritza Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzura, eta Nafarroako Foruzaingoko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2016ko abuztuaren 2an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

    NAFARROAKO FORUZAINGOAREN LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTIKOAREN ZERBITZU-KARTA

  4. –Identifikazioa.

    Nafarroako Foruzaingoaren Laborategiko Brigada Kriminalistikoa Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminaleko Arloko Polizia Zientifikoaren Dibisioaren menpekoa da. Foruzaingoaren kidegoa, berriz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

    Polizia Zientifikoaren Dibisioa Nafarroako Foruzaingoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren babesean sortu zen.

    Laborategiko Brigada Kriminalistikoa Nafarroako Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminaleko Arloa brigaden eta taldeen maila arte garatzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emaniko 71/009 Foru Aginduaren babesean sortu zen.

  5. –Eginkizunak, helburua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR