146/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, ezartzen du, bere 62. artikuluaren 20. apartatuan, ezen energia elektrikoa hornitzen duten konpainiek betebeharra dutela zerga administrazioari aurkezteko urteko aitorpen bat non zehaztu behar duten zein diren hornidura kontratuen titularrak, higiezinaren katastroko erreferentzia eta haren kokapena, kontratatutako potentzia nominala eta urteko kontsumoa kilowatt-etan, bai eta hornidura puntuaren kokapena eta hari alta eman zitzaion data ere.

Betebehar hori gauzatze aldera, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua sortu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, foru agindu horrek 159 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatu zituen.

159 eredua onetsi zenetik gaurdaino, ez da telematikoki aurkeztutako eredurik jaso, eta, beraz, aipatu ereduaren aurkezpen telematikoa kenduko da foru agindu honen bidez. Aurrerantzean, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean baizik ez da aurkeztuko eredu hori.

Horrenbestez, eta bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 23. apartatuan zehaztutakoarekin (Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen),

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua aldatzea, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onesten duena.

Ondoren aipatzen diren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 159 eredua onestea.

Bat.–Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onestea. Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian eskura daiteke eredua, helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Bi.–159 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri bidez eginen da”.

Bi.–3. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“159 eredua aurkeztu behar dutenek, aurreko artikuluan xedatutakoarekin bat eta foru agindu honen eranskineko zehaztapenei jarraikiz, datu hauen berri eman beharko dute hornidura kontratu bakoitzeko:”.

Hiru.–4. artikulua.

“4. artikulua. 159 eredua aurkezteko modua.

159 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkeztuko da, 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, foru agindu honen eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera”.

Lau.–5. artikulua.

“5. artikulua. 159 eredua aurkezteko epea.

Aitorpena zein urteri dagokion, hurrengo urteko otsailean aurkeztuko da 159 eredua”.

Bost.–Kendu egin dira 7. eta 8. artikuluak.

Sei.–Orain arte 9. artikulua zena 7. artikulua izanen da.

Zazpi.–Kendu egin da I. eranskina.

Zortzi.–II. eranskina foru agindu honen eranskinak ordeztuko du.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta aplikatzekoa izanen da, lehen aldiz, 2018an egin beharreko aitorpenetan, zeinak 2017. urteari baitagozkio.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

Diseinu fisiko eta logikoak, ordenagailuz zuzenean irakurtzen ahal diren euskarriek bete beharrekoak energia elektrikoa hornitzen duten konpainiek energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua aurkeztean

  1. Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

    Energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek aurkeztutako energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena (159 eredua) ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek baldintza hauek beteko dituzte:

    –Mota DVD-R edo DVD+R.

    –Edukiera: 4,7 GB gehienez.

    –UDF artxibo sistema.

    –Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa

  2. Diseinu logikoak.

    Erregistroen azalpena.

    Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

    1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    2. mota: titularraren erregistroa: 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat titular dituen, hainbat erregistro izanen dira.

    Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

    Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

    Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.

    Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

    Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa), eta, ondoren, titularrak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

    159 EREDUA

    A.–0 erregistro mota

    Aurkezlearen erregistroa

    IDAZGUNEAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
    1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.Konstantea: ‘0’ (zero).
    2-4 Zenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA.Konstantea: ‘159’.
    5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.
    9-17 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN IFZ.Aurekezlearen IFZ jarriko da.Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.
    18-57 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.
    58-109 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.Eremu hau bederatzitan banatzen da:
    58-59 Bide publikoaren siglak.
    60-79 Bide publikoaren izena.
    80-84 Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.
    85-86 Eskailera.
    87-88 Solairua.
    89-90 Atea.
    91-95 Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.
    96-107 Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.
    108-109 Probintziaren kodea.Titularraren erregistroa (2. mota) “PROBINTZIAREN KODEA” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.
    110-114 Zenbakizkoa AITORTZAILEAK, GUZTIRA.Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Zergapetutako 1. motako erregistroen kopurua).
    115-123 Zenbakizkoa TITULARRAK, GUZTIRA.Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.Eeuskarri kolektiboan sartutako titular guztien kopurua adieraziko da. (Zergapetutako 2. motako erregistroen kopurua).
    124 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.Gako hauetako bat emanen da:‘C’: informazioa DVDn aurkezten bada.
    125-173 Alfazenbakizkoa HARREMANETARAKO PERTSONAHarremanetarako pertsonaren datuak.Eremu hau bitan banatzen da:
    125-133 Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.
    134-173 Izena eta deiturak. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.
    174-500 ZURIUNEZ BETETZEKOA.
    –Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.–Zenbakizko eremu
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR