145/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2021eko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 145/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2021eko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat. Behin erabaki ondoren Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala –Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bitartez–, onetsi behar dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2021eko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera; izan ere, foru lege horren bidez aldatu zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako neurriei buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, konparazio batera, lanaldiko atsedenaldia eta norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia erakunde sindikalekin negoziatu da Mahai Orokorrean, halaxe xedatzen baitu, bere 83.6.h artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuenak.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Jaiegunak zehaztea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek jaiegun hauek izanen dituzte 2021ean, igandeez gain:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 6a: San Fermin bezpera. Iruñean lan egiten dutenek 12:00etatik aurrera jai izanen dute.

Uztailaren 7, 8, 9 eta 10a: Sanferminak. Iruñean lan egiten dutenek jai izanen dute.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Azaroaren 29a: San Saturnino. Iruñean lan egiten dutenek jai izanen dute.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR