145/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Fiteron behin-behineko zentro bat abian jartzea baimentzen duena eta behin-behineko zentro horretako zuzendaria izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 145/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Fiteron behin-behineko zentro bat abian jartzea baimentzen duena eta behin-behineko zentro horretako zuzendaria izendatzen duena. Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduan aurreikusitako egoera gertatzean hartzen ahalko diren neurriak. Aipatu aginduan hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz, betiere egoitza bakoitzaren egoera epidemiologikoa eta asistentziala kontuan hartuz.

Gainera, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, alde batetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko ditu, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta, bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jartzen dituen behin-behineko zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Baños de Fitero SA sozietateak, Fiteroko bainuetxea dagoen tokiko eraikinaren jabea baita, “Establecimiento Virrey Palafox” izeneko eraikinaren erabileraren lagapena eskaini dio departamentuari, instalazio horietan artatuak izan daitezen aipatu martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduak aurreikusten duen egoeran dauden pertsonak, edo, sektore kalteberetakoak izanik, alarma egoerak dirauen bitartean COVID-19ak ukitzen edo ukituko dituenak.

Ikuskapen Atalak behin-behineko baimenaren aldeko txostena eman du “Baños de Fitero behin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR