144/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa batzuen ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak Estatuko esparrua ezartzen du baldintzazkotasun arauak aplikatzeko.

Bi araudien artean desberdintasun bat atzemanik, BCAM 7an, bidezko da martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzea, errege dekretuan aurreikusitako salbuespena foru araudian txertatzeko, halako moduan non aukera izanen den, agintari eskudunak berariaz baimenduta, aldaketak egiteko I. eranskinean (BCAM 7, 30. atala) definitutako paisaiako elementuetan edo berezitasun topografikoetan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

  1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren I. eranskina (BCAM 7, 30. atala) aldatzen da. Testu hau izanen du:

“BCAM 7.–Berezitasun topografikoak mantentzea eta heskaiak eta zuhaitzak mozteko debekua hegaztien haziera eta ugalketa garaian.

30) Ez dira aldatu behar berezitasun topografikoak edo paisaiaren elementuak, non ez dagoen agintari eskudunaren baimen espresa; esate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR