143/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez zati batean ezeztatzen baita abenduaren 21eko 415/2018 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, eta zuzentzen bertan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, aldatu eta onetsi zen Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana arautzen duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 10eko 19/2018 Foru Legeak Inbertsio Finantzarioki Jasangarrien Plana onetsi zuen, eta haren II. eranskinean Nafarroako toki entitateen inbertsio finantzarioki jasangarrien zerrenda jaso zen; inbertsio horiek bat datoz 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, erreserbako zerrendan, jasotako inbertsioetako batzuekin.

Foru lege horren lehen xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzeko; aldaketa horiek ez dute inola ere ekarriko aipatutako foru legean ezarritako zenbateko osoaren igoerarik.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 21eko 415/2018 Foru Aginduaren bidez, Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana arautzen duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatu eta eranskin berri bat onetsi zen. Foru agindua 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 27koan.

Plan horretako inbertsioak behin betiko sartzeko fasean, ordea, zenbait akats material atzeman dira bi inbertsiotan eta akats bat zerrendako bi inbertsioren analisian, toki entitate titularraren interesak kaltetzen dituen interpretazioa egiten baita. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak txostena eman du 2019ko maiatzaren 10ean, eta behar diren aldaketak proposatzen ditu bertan, adieraziz ez dutela gehikuntzarik eragiten Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean ezarritako zenbateko orokorrean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoek, preskripzio epea iraungi ez den bitartean, edozein unetan ezezta ditzakete kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako egintzak, betiere, ezeztatze hori ez bada legeek onartzen duten jaregite edo salbuespena, edo berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo antolamendu juridikoaren aurkakoa ez bada.

Untzitiko Udalari dagozkion eranskineko 83. eta 113. inbertsioetan, teknikariek atzeman dute, proiektua aztertzean, horniduraren, saneamenduaren eta euri uren sareen obran sartu direla zoladuren espedientean baloratu beharreko jarduketa batzuk. Balorazio hori kaltegarria da toki entitatearen interesetarako, eta hala adierazi du Toki Azpiegituren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR