143/15 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2014-2015 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak lehen xedapen gehigarrian xedatzen du Hezkuntza Departamentuak nola parte hartuko duen lankidetza hitzarmena izenpetu ohi duten udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa gastuak finantzatzeko, diru-laguntzen araubide berariazko baten bitartez, betiere martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza edukiak ematen badituzte eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek behar diren titulazioak badituzte, hots, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituztenak.

Alde horretatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 2.3. artikuluan jasotzen da ezen lehen aipatutako xedapen gehigarri hartako ikastetxeentzako diru-laguntzetarako deialdia eginen dela. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Diru-laguntzak emateko deialdia eta arauak onestea du xede ebazpen honek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, uztailaren 25eko 72/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2014-2015 ikasturtean, ebazpen honi I. eranskin gisa gehitu zaizkion oinarri arautzaileei jarraituz. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

  2. Gehienez ere, 942.209,80 euroko gastua baimentzea 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari igortzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

    1. ERANSKINA

    Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatutako ikastetxeen titular diren toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2014-2015 ikasturterako

  5. –Deialdiaren xedea eta helburua.

    Toki entitateei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea du xede deialdi honek, uztailaren 25eko 72/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen 2014-2015 ikasturteko kudeaketa finantzatzeko.

    Deialdi honen helburua da toki entitateei laguntzea 0-3 urteko haurrei hezkuntza arloko arreta emateko zerbitzuetan, eta laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko erraztasunak ematea.

  6. –Onuradunak eta betebeharrak.

    Ikastetxeen titular diren toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR