142/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 28ko 19/2015 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu horren bidez, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen gaineko informazio aitorpena” izeneko 291 eredua onetsi zen, bai eta hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 28ko 19/2015 Foru Aginduak “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen gaineko informazio aitorpena” izeneko 291 eredua onetsi zuen, bai eta hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere; ebazpen horren azken xedapen bakarrak ezartzen du ezen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategineko 14.1.f) artikuluan aipatzen diren ez-egoiliarren kontuen etekinen gaineko atxikipena egin beharretik salbuestearren, ez beste deusetarako, zergadunek aitorpen baten bidez frogatuko dutela egoiliarrak ez direla, non adieraziko baitute beste estatu bateko egoiliar fiskalak direla, aipatu legearen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ez dutela establezimendu iraunkorrik Espainian; orobat, bere eginen dute konpromisoa inguruabar horietako edozein aldaketaren berri emateko aipatu entitateei. Foru agindu horren III. eranskinean ezartzen da aitorpen eredua, aldez aurretik adierazitako inguruabarretako edozein aldaketaren berri emateko ere erabiliko dena.

Bestetik, Identifikazio Fiskalaren Zenbakia eta horri lotutako hainbat errolda arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuaren 12. artikuluko 2., 7. eta 8. idatz-zatiek ezartzen dute ez dagoela IFZ adierazteko betebeharrik 3.000 eurotik beherako dibisa-trukearen eta bidaia txekeak erosteko eragiketetan ez-egoiliar dela frogatzen duenarentzat eragiketa egiteko unean, Espainian ez-egoiliar izatea frogatu duten pertsona edo entitateen izeneko kontuetan (eurotan eta dibisetan), ez eta Espainian ez-egoiliarrak direla aitortzen duten txeke edukitzaile edo hartzaileentzat ere. Aipatu 12. artikuluko 9. idatz-zatian esaten den moduan, 2., 7. eta 8. idatz-zatietako salbuespena, IFZ adierazteko betebeharrarena, aplikatzeko, ez beste ondorioetarako, bizileku duen herrialdeko agintari fiskalek egoitza fiskalari buruz emandako ziurtagiriaren bidez frogatzen ahalko da ez-egoiliarraren izaera, edo Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak onetsitako eredua eta baldintzak beteko dituen egoitza fiskalari buruzko aitorpen baten bidez.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), informazioa trukatzeko prozedurak bultzatzen dituen nazioarteko antolakundea denez, informazio truke automatikorako duen Internet atarian, egoitza fiskala aitortzeko hainbat inprimaki argitaratu ditu, herrialde bakoitzeko araudiari egokitzeko modukoak, oinarri izan daitezkeenak finantza kontuen informazio truke automatikoaren sistema komuna eta estandarizatua aplikatzeko (CRS). Inprimaki horiek, prozedurak errazte aldera, aurreko lerroaldeetan aipatu ondorioetarako ere balioko dute; betiere, azaroaren 13ko 1021/2015 Errege...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR