142/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen VIII. Kalitate Sarirako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak eginkizunak esleitzen dizkio departamentuari; besteak beste, kalitatearen hobekuntza sustatzea, lortu beharreko helburu garrantzitsuenetako bat baita Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren esparruan.

Eskumen hori gauzatzeko, departamentuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen VIII. Kalitate Sarirako” deialdia egin du, urtero deitzen baita.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena, haiek sistemaren erdigunea direla.

Deialdi honetan jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortzen segituko da, bai gizarte zerbitzuen erabiltzaileen arretaren arloan, bai enpleguaren kalitatean edo/eta antolakundeen kudeaketa hobetzen.

Pertsonen eskubideei eta bizi-kalitateari buruzko modalitateari dagokionez, jardunbide egokiak bultzatu nahi dira, pertsonek egunero eman dezaten iritzia eta erabaki dezaten beren zainketari buruz eta beren harreman eta jarduerei buruz, horrela askatasun handiagoa izanen baitute beren eguneroko bizitza kudeatzeko. Hortaz, haien eskubideen eta nahien errespetuan oinarritzen da arreta, horren ondorioz erabakiak hartzeko orduan zenbait arrisku hartu behar badira ere.

Horregatik, epaimahaiarentzat lehentasunezko irizpidea izanen da autonomia pertsonala eta erabakiak hartzea zenbateraino sustatzen den.

Enpleguaren kalitateari edo/eta antolakundeen kudeaketa hobekuntzari buruzko parte-hartzeari dagokionez, lan arauditik haratagoko ekintzak bultzatu gogo dira, antolakundean lan egiten dutenen bizi-kalitatea hobetzearren, lankidetzarako eta elkarri laguntzeko jarrerak ezarriz, aniztasuna kontuan hartuz, ongizatea bilatuz eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak kentzeko ekintzen mesede arituz.

Enpleguaren kalitatea hobetzeak zerbitzuaren eraginkortasuna eta eragimena hobetzen laguntzen du. Lanaren barne-antolaketa ona izateak, kudeaketa pertsonalak egiteko malgutasuna edukitzeak, prestakuntza planak izateak, gizarteratzeko zailtasunak dituzten langileak kontratatzeak, lan baldintza onak ezartzeak eta antzeko jokabideek laneko gogobetetze-maila eta entitatearen partaide izatearen sentimendua handitzen laguntzen dute. Gainera, laneko errendimendua eta pertsonei eta familiei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Antolakundeen kudeaketa hobetzeak emandako zerbitzuaren eragimena eta eraginkortasuna hobetzen ere laguntzen du. Plangintza bat izatea, baita liderren sostengua ere, prozesuen arabera kudeatzea, prestakuntza planak izatea, laneko taldeak egitea eta adierazleen bidez ebaluatzea lagungarriak dira erabiltzaileei zerbitzua emateko, erabateko kalitatean oinarritzen den arreta-eredu bat baliatuz.

Sariaren zortzigarren deialdi honen bidez, esan denarekin bat datozen jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortu nahi da, egunero gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzen diharduten horiei, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, sariaren helburua mantentzen da: pertsonenganako arreta eta enpleguaren kalitatea edo/eta antolakundeen kudeaketaren hobekuntza helburu dituzten jardunbide egokiak zabaltzea eta jakitera ematea, beste esparru batzuetara heda daitezen eta beste entitate eta zentroentzat pizgarri izan daitezen.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR