1403E/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Kasedako Udal Planari egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Kasedako 7. poligonoko 30., 40. eta 41. lurzatiei dagokiena (hiri industria-lurzoruaren 12. eremua). Sustatzailea Kasedako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kasedako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Kasedako Udal Planari egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Kasedako 7. poligonoko 30., 40. eta 41. lurzatiei dagokiena (hiri industria-lurzoruaren 12. Eremua) eta Kasedako Udalak sustatua, baldintza hauei jarraikiz:

    –Ingurumena leheneratzeko proiektua egin beharko da, instalazioek inguru hurbilean duten eragina murrizteko neurriak ezartzeko. Horretarako, inguruan inolako eraikuntzarik gabeko babes eremu natural bat ezarriko da, honako baldintzak beteko dituena: behin betiko mugatuko du enpresaren instalazioek okupatutako eremua, instalazioek inguruan duten bistaren gaineko eragina murriztuko du, eta ingurunearekin duen lotura hobetzen lagunduko du, mugatzen duten bazterren diseinuan arreta berezia jarrita.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR