14/2020 FORU LEGEA, irailaren 1ekoa, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurri batzuk hartzen baitira koronabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 14/2020 FORU LEGEA, irailaren 1ekoa, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurri batzuk hartzen baitira koronabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ OHIZ KANPOKO NEURRI BATZUK HARTZEN BAITIRA KORONABIRUSAREN (COVID-19A) OSASUN KRISIARI AURRE EGITEKO, NORMALTASUN BERRIRAKO TRANTSIZIO PLANAREN 3. FASEA GAINDITU ONDOREN.

I

2020ko martxoaren 11n, COVID-19 izeneko gaixotasuna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun publikoko larrialdi egoera deklaratu zuen, eta nazioarteko garrantzia eman zion.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Deklarazioak Estatuko lurralde osoari eragin zion, hasiera batean hamabost egun naturaleko epean, eta, ondoren, sei luzapen onartu ziren, Diputatuen Kongresuak baimenduta.

Alarma egoera luzatzen duen ekainaren 5eko 555/2020 Errege-dekretuak, 5. artikuluan, xedatzen du normaltasun berrirako trantsizio planean aurreikusitako fase guztiak gaindituz gero, dagozkion probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma egoeran ezarritako neurriak ondoriorik gabe geratuko direla. Gainera, 6. artikuluaren arabera, autonomia erkidegoak dira erabaki dezaketenak, osasun eta epidemiologia irizpideei jarraikiz, beren lurraldeetan 3. fasea gainditu dela eta, horrenbestez, “normaltasun berrian” sartuko direla.

Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteei buruzkoak, prebentzio neurriak hartzen ditu osasun krisiaren bukaera ofizialki deklaratzen denera arte. Zentzu horretan, autonomia erkidegoen eskumenen esku uzten du aipatutako neurriak ezartzea.

Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri batzuk eman ziren, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 5. puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, unean uneko epidemiologia eta osasun egoerara egokitzen direla bermatzeko.

II

Uztailaren 22ko 7/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Foru lege-dekretu hori Nafarroako Parlamentuak baliozkotu zuen 2020ko uztailaren 30ean egindako Osoko Bilkuran, eta foru lege proiektu gisa izapidetzea erabaki zuen. Xede horretara bideratzen da foru lege hau.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru lege honen xedea da ohiz kanpoko neurri urgente batzuk hartzea koronabirusak (COVID-19ak) eragindako osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren, ikusi baita egun hauetan epidemiak bilakaera okerra hartu duela Nafarroako Foru Komunitatean.

  1. TITULUA

    Ohiz kanpoko neurriak hezkuntza arloan

    2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR