14/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2019-2020 ikasturterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 14/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2019-2020 ikasturterako. Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori dela-eta ezartzen ditu araubide bereziko hizkuntza ikasketak, eta hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 68/2018 Foru Dekretuak, zeinaren bidez oinarrizko mailaren eta maila aurreratuen curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezartzen du, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko alderdietatik abiatuta, aipatu maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

5. artikuluan, Dekretu honen ziurtagiriak izenekoan, hauxe ezartzen da:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren edo C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

Dekretu honen azken xedapenetako lehenean ahalmena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari 68/2018 Foru Dekretuan ezarritakoa bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Beraz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezartzea, 2019-2020 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia onestea Nafarroako Foru Komunitatean, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2020ko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak

1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2020. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, bai libreentzat, salbu eta ahozko adierazpenaren proba, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

2. Aurreinskripzioa euskara eta ingelesa hizkuntzetan.

2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingelesa hizkuntzetan matrikula libre asko egiten ari direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

2.1.1. Ziurtapen probetara araubide librean joan nahi duten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.

Aurreinskripzioa egiteko, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den lotura erabiliko da bakarrik, 2020ko otsailaren 17tik 24ra, biak barne.

2.1.2. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtagiria lortzeko probak ere. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia edukiko du. Aurreinskripzioan ematen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR